lunes, 6 de diciembre de 2010

LH5B taldearen aurkezpena

Eta nortzuk gara gu?
LH5 B bai eta butzuk ezagutzen gaituzue baino munduko beste hainbat tokietatik jarraitzen gaituzuenez aurkeztu nahi gara. Hemen gaituzue.
Galdera ederra dugu honako hau eta horretarako hurrengo argazkiak dituzuelarik izenak ere esango ditugu: Oneka, Urtzi, Paula, Ainhoa, Laida, Carmen, Alexander, Emma, Igor, Jon, Veronica, Andrea eta Sandra
.

jueves, 2 de diciembre de 2010

IRRATSAIOA



GURE IRRATSAIOA!!!!
Gaur biharko Nazioarteko Euskara eguna ospatzeko Arabar Errioxako irratira joan gara.
Furgoneta taxia hartu, bi bidai egin Leire Martinezen laguntzari esker eta Biasterira heldu gara. Irratia dagoen eraikinean sartu eta gela berezian kokatu gara gelan entsaiatu genuen bezala.
Primeran egin dugu eta oso oso gustura egon gara.
Izugarri gustatzen zaigu ekintza hau.
Entzun al duzue? Zer iruditu zaizue?

martes, 30 de noviembre de 2010

TXANELA AZTERKETA


Marrazki eskemarekin egindako HISTORIAURREKO azterketa bikain egion ondoren orain HISTORIAREKIN hasi gara eta ostiral honetan ABENDUAK 3, jaialdiarekin hasi baino lehen, goizeko 9tan AITZIN AROAren azterketa idatzia izango dugu:
"Esan Aitzin Aroari buruz dakizun guztia"
Irudiak egin ditzazkezue lagungarri izateko, baino batez ere idatziz azaldu behar duzue modu ulergarrian zer eta nola gertatu zen aro horretan.
Hemen jarritako irudiekin informazioa baduzue: tribuak, komunikabideak...

Despues del éxito recogido con el esquema con dibujos de la
PR
EHISTORIA nos adentramos ahora en la HISTORIA y el viernes 3 de Diciembre, antes de empezar con la festividad, a las 9 de la mañana haremos el exámen escito sobre AITZIN AROA: "Di todo lo que sabes sobre AITZIN AROA"
Ha de ser un exámen escrito en el que expliquéis lo ocurrido en esa época. podéis utilizar dibujos para ayudaros pero lo importante ha será la información escrita.
Aquií en los dibujos tenéis información: tribus, medios de comunicación...

viernes, 26 de noviembre de 2010

Euskal Herriko Historiaurrearen ERREKUPERAKETA

Azterketa gainditu ez zutenentzako azkenengo aukera izango dugu astelehenean 9tan EREKUPERAKETAn.
Probetxua ateraiozue asteburuari, marrazki eskematik, fotokopietatik eta Ainhoak egindako azterketatik ikasi.
Animo!!!

KRIPANEN ZUHAITZAK LANDATZEN


Asteazkenean autobusa hartu genuen eta Kripango iturburura gerturatu ginen zuhaitzak landatzeko. Foru Aldundiak Koadrilaren eskutik geturatutako ekintza dugu. Primeran pasa genuen eta npoz-pozik zein neke neka eginda heldu ginen etxera.
Esatekoa da hasieran okerreko bidea hartu genuela eta kilometro batzuk debalde egin genituela. Hori bai, paisai ederra genuela zekulako ikasgela batean. Eta zelako zortea izan genuen: eguraldi bikaina egin zigun.
Beste autobus batekoekin elkartu ginen: Eltziego, Lantziego eta Biasteriko eskolako ikasle eta irakasleekin. Lau taldetan banatu ginen eta bidea egiten genuen bitartean, Sergio gure begiraleak, naturaren inguruko sekretu eta informazioa ematen zigun. Gauza asko ikusi eta ikasteko aukera paregabea izan genuen, eta noski, probetxua atera genion.
Ez dakit nori bururatu zitzaion baino... hostoen burrukak egon ziren, abestiak, barreak, erronkak, txirristak... Zelako eguna!!!
NON IZANGO DUGU HURRENGOA??

martes, 23 de noviembre de 2010

Interkulturalitatea 3. zikloan



Duela hilabete bat gutxi gora behera irakasle bereziak izan genituen egun batzuetan.Beraiekin Interkulturalitatea lantzen ibili ginen. Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen.
Pribilegiatuak izan ginen, soilik 5. , 6. eta DBHko mailakoek ikastaroa jaso baikenuen.

HHkoei gure ipuinak kontatzen


Txanelako lehenengo proiektuaren bigarren zatiaren froga duzue honako argazki aurkezpena. Ipuinak egin genituen unibertsoaren gaiarekin eta ondoren Haur Hezkuntzako geletara hauek kontatzera hurbildu ginen. Bertan aztertu genuen nolako jarrera izaten duten txikiek gure presentziarekin. Esperientzia polita izan zen Haur Hezkuntzako ikasleen aurpegiak ikustea, beraien arreta izatea eta ipuin kontalari bezala jardutea.
Beste batean errepikatzeko esperientzia da.
Egingo dugu!!!

Zuhaitzak landatzera


Bihar goizetik arratsaldera Kripanera joateko autobusa hartuko dugu 5. eta 6. mailakoek.
Zertarako galdetuko duzue, ezta? Erantzuna hauxe da, zuhaitzak landatuko ditugulako. Horretarako goaz eta bertan egun osoa emango dugu, ziur egun berezia zein polita izango dugula. Bueltan kontatuko dizuegu nolako eguna izan dugun.
Argazkian ateratzen direnak ez gara gu, baino gurea jarriko dugu aurrerago.


Argazki lehiaketa

Hemen dituzue argazki lehiaketara bidali ditugun guk egindako argazkien aurkezpena.
Zer diozue?
Gustukoak al dituzue?

Txanelako AZTERKETA



Ostiralean goizeko 9tan Euskal Herriko Historiaurreariburuzko azterketa izango dugu. Galdera hauxe erantzun beharko duzue:
Zer dakizu Euskal Herriko Historiaurreari buruz?
Ikasteko fotokopiaak dituzue zein marrazkiekin egindako eskema.
Animo txapeldunak ziur nago primeran egingo duzuela.


martes, 16 de noviembre de 2010

AZTERKETAK



Gaur, Azaroak 16a, Txanelako 2.gaiko azterketatxo bat izan dugu Historiaurreko Lehen Gizakiena. Aurretik eskemak eginda genituen, mapa kontzeptuelak eta gelan birpasoa eginda.
Eta aurreko ostiralean, hilak 12, Euskalerriko mapa politikoaren azterketa egin genuen.

Orain Euskalerriko mapa fisikoa falta zaigu egiteke eta ikasteke.
Momentuz, Euskalerrrian agertutako aztarnei esker daukagun
historiaurrea ikusi dugu eta marrazkien bidez eskematxoa egingo dugu.

Irakurketan

Noizean behin gelan irakurtzeko tartea hartzen dugu. Hiruhileko honetan "Piraten Uhartea" ari gara irakurtzen. Eta denbora librea daukagunean ere gure Txoko Txuriko liburu, dokumentu eta bitxikeriak hartzen ditugu irakurtzeko.

Nikaraguako haurraren Antzerkia zela eta...

Paraiso Antzerki taldea aurten ere gurekin izan da eta beraiek proposatutako lehen ekintzaren berri eman genuen. Ondoren antzerkira gerturatu ginen eta Nikaraguako haur baten istorioa jakin genuen. oso polita izan zen. Baino hor ez zen kontua amaitu. Handik aste batera gure gelan kutxa bat agertu zitzaigun liburu batekin: "El color de la arena". Eta oraintxe ari gara egunero zertxobait irakurtzen. Bitxia da ikustea eta entzutea nolakoa den beste munduetako haurren istorioa.

jueves, 4 de noviembre de 2010

KOMIKI LEHIAKETA

Kaixo!!!
Komiki lehiaketa batean parte hartuko dugu plastikako 3 saioetan egindako komikiekin. Gaia bageneukan: unibertsoaren gaiarekin egindako ipuinari buruzko komikia egitea zen. Beraz, ipuin bezala idatzi berri genuena, komiki bihurtu. Gauza polita egin dugu eta orain soilik dugu bidaltzea eta erantzunen zain egotea.
Irabaziko du gelako norbaitek?
Beno, garrantzitsuena egin dugu: ahal genuen hoberen egin eta bitartean disfrutatu.

BERTSOLARITZA


Badaukagu BERTSOLARITZAKO irakasle berri bat Unai.
Gasteiztik datorkigu asteazkenetan hamabostean behin gurekin bertsotan aritzeko. Asko ikasten ari gara. Unai oso irakasle ona izateaz gain, jatorra, alaia eta dinamikoa da. Oso gustora egoten gara. Txanelako 2.gaian Irratsaio bat daukagu proiektu bezala eta unaik lagunduko gaitu bertso bat egiten irratian abestu dezagun.
Zeinen ondo ezta?

miércoles, 3 de noviembre de 2010

San Bizenteko "Paparatziak"

Hementxe gaude gure argazki makinak eskuan ikastolatik gertu dauden hainbat leku ezberdinetan argazki bitxiak egiten. Plastikako lan bat dugu eta honekin argazkien lehiaketa batean parte hartuko dugu. Horretarako hainbat pausu jarraitu ditugu:
1- Argazki makina ekarri.
2- Ikastolako txoko ezberdinetan argazki bitxiak egin.
3- Ikastolatik gertu dauden leku ezberdinetara joan eta argazkiak egin.
4- Irakassleak gelako ordenagailuan argazkiak deskargatu.
5- Gure pendrivetara argazkiak pasa.
6- Argazkiei izen bereziak eman eta hiru aukeratu.
7- Aukeratutako hiru argazki hoiek karpeta batean sartu eta Maiteri entregatu lehiaketara bidaltzeko.
8- Lehiaketan parte hartzeko fitxak bete.

Ikusten duzuenez ez dira doilik argazkiak egitea izan. Eta orain urduritasunarekin lehiaketaren emaitzen zain gaude.

jueves, 21 de octubre de 2010

AZTERKETAK



Iepa,iepa!!!
Lehenengo gaiak bukatzen ari garela eta hiruhilekoaren erdialdean gaudela. Azterketa garaia daukagu. Oso azkarrak zaretela badakigu baino ezin zaitezte lasaitu. Ez aho bete hortz uzten diguzuen hurrengo azterketen emaitzekin.
Animo txapeldunak!!!




Estamos acabando los primeros temas y llegando a la mitad de la primera evaluación. Es tiempo de exámenes. Que sois muy list@s ya lo sabemos pero no os podéis despistar. A ver si nos dejais con la boca abierta.
¡¡¡Ánimo txapeldunak!!!

URRIAK 26
de OCTUBRE: Mate azterketa: 1.,2. eta 3. gaiak
(ondo birpasatu eta ikasi gelan egindako problemak)
Los tres primeros temas, repasad y estudiar bien los problemas vistos en clase

URRIAK 29
de OCTUBRE: Txanela azterketa
1.gaiaren 2. zatia (20.orrialdetik 43.era. Eskemak ulertuz ikasi)
Segunda parte del 1er tema ( de la pag 20 a la 43. Estudiad los esquemas entendiéndolos)

AZAROAK 2
de NOVIEMBRE: Gaztelania azterketa
1.gaian ikasi duzuen guztia (Txanela+C.A.+ortografía)
Todo lo aprendido en el tercer tema (Txanela+C.A.+ortografía)

miércoles, 20 de octubre de 2010

Lurraren grabitatea bideoa

Ikusi LH5Akoen blogetik gelan grabitatearen inguruko bideoa hemen klikatuz.
Horrela LH5Akoen blogean sartuko zara, apur bat arakatu ondoren seguru topatzen duzuela.
Polita ezta?
Asko ikusten da dokumentaletatik.

viernes, 15 de octubre de 2010

Txanelako animazioa

Unibertsoaren sorreraren animazioa.
Animazioari buruzko galderak.

viernes, 8 de octubre de 2010

Txanela Errekuperaketa

Txanelako errekuperaketa Asteazkena 13 goizean izango da.
Asko ikasi zubian eta disfrutatu.

Antzerkira....



Gaur gizon bat etorri da ikastolara paquete eta sobre batzuekin LH3n, 4n, 5An, 5Bn eta 6n banatzeko, esanez jolastokiaren ondoren denok lantzeko materiala zela.
Irrikitan geunden jakiteko zer zegoen. Irakasleak azaldu digu eskutitzeko azalpenak
zer zihoen eta nola landu behar genuen.
Lehenengo isiltasunean ikutu, usaindu eta mugitu behar genuen elkarri pasatuz.

Gero galdetu digu ia bagenekien zer zen poltsatxoan zegoena eta azkenik, arduradunak zabaldu du eta bertan zegoen eskutitza irakurri digu.
Ipuin bat egin behar izan dugu eta horren truke antzerkira joateko sarrerak emango dizkigute.
Zeinen ondo!!!
Izugarri gustatzen zaigu antzerkia.

martes, 5 de octubre de 2010

TXANELA AZTERKETA


Ostiral honetan Urriak 8 Txanelako lehenengo azterketa daukagu. Bertan Txanelako liburuko koadro horiak ikasi behar dira 12.orritik 19.era.

sábado, 2 de octubre de 2010

Nolakoak dira planetak?


Esferikoak. Big-bang leherketan sortu ziren masa solidoa orbita batean bueltaka zebilela. Hauek dira gure galaxiako planetak: Eguzkia, Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton.

jueves, 30 de septiembre de 2010

Izarrak nondik sortu dira?

Izarrak Big-bang leherketatik sortuak dira.

Lurran zergatik dago bizia eta bertzeetan ez?


Lurrak baldintza onak dituelako bizitzeko, H2O dago, beroa... hala ere bertzeetan dagoen edo ez, ez dakigu.

Nola gertatu zen Big-bang leherketa?


Zientzialariak uste dute espazioa arraultza kosmiko batean bilduta zegoela. Eta presio eta beroaren eraginez lehertu zen.
Masa puskak atera ziren. Masa puska horiek planetak dira.

Unibertsoaren gaia



Gure lehenengo gaia UNIBERTSOA dugu eta honetan sakontzeko asmoz honako informazio hau duzue aztertzeko eta arakatzeko. Gogoratu informazioa leku ezberdinetan aurkitu dezakegula eta horrek esan nahi duela modu ezberdinetan ikasi dezakegula. Zer diozue orain irudi eta bideoekin ikasteko tartetxoa hartzen baduru?
Lasaitasunez hartu nahiko informazio baitago.
Astroak
irudiak ikusteko goiko hitzan klikatu eta bideoak: 4 minututakoa
Big-bang
irudiak ikusteko klikatu goiko linkan
eta honen azalpen bideoak: 9 minututakoa
4 minututakoa
6 minututakoa
Izarrak
irudiak ikusteko klikatu aurreko estekan eta bideoa

Unibertsoa
irudiak ikusteko klikatu goian.
Aurkezpen bat.

Unibertsotik bidaiatzen bideoa, irudi animatuak, bideoa musikarekin, argazkiak

Planeta berri bat eguzki sistematik kanpo ikusi





ZER DERITZOZUE?
GUSTATU ZAIZUE?
IRUZKINETAN IDATZI

jueves, 16 de septiembre de 2010

Udako URTEBETETZEAK




Udan gure gelako batzuen urtebetetzeak izan dira eta beste pare bat izan ditugu kurtso hasi eta lehenengo astean.
Zeintzuk dira??
Argazkiak ikusi besterik ez duzue.
Lagunduko zaituztegu. Udan: Carmen eta Emmaren urtebetetzeak izan ziren eta ikasturtearen lehenengo egunean Igorren urtebetetzea ospatu e
ta izan zen. Azkenik, gure irakaslearena izan zen ostiralak 10.

ZORIONAK guztioi!

Hasierako egunetan

Hemen gaude gu gure 2010-11 ikasturte berriaren lehenengo egunean. Eta honekin batera lehenengo egunetan egin genituen hainbat gauzen argazki aurkezpena.
Txintxo txintxo hasi gara eta lanean fino gabiltza.
Zer diozue?


Aquí estamos en nuestros inicios de curso. Hemos venido tranquilos y trabajadores.
¿Qué os parece?

miércoles, 30 de junio de 2010

GURE GELAKO TXAPELDUN BAT


Gure gelako Alba Crespok aurten eskupilotako txapelketa ezberdinetan egon da eta batzuk irabazi egin ditu. Ez dauka oso erreza oraindik ere eskupilotaren mundua mutilen kontua baita. Baina oso ona da, kirolzale amorratua eta behar duen guztia egiten saiatzen da.
Zorionak guapa!!!
Segi horrela!!!

jueves, 24 de junio de 2010

AZKEN EGUNEKO AGURRA


Aurreko egunean Maitane ikasleak Gasteizko Ser irratira joan zen ipuin lehiaketa baten saria eta aipamena jasotzera. "Lau Haizetara" deitzen zen lehiaketa eta irratira joan ziren saridunek irratian parte hartzeko, sariak jasotzera (50€roko bale bat liburuetan gastatzeko, patrozinatzaile baten opariak eta saridun guztiekin hegazkin txiki batean hegaldia Gasteiz ingurutik), egunkarirako argazkia egin zieten saridun guztiei eta gurra.
Zorionak beraz Maitane eta disfrutatu sarietaz!!!
Ekainak 23an gure ikasturteko azkenengo eguna izan zen. Ikasle batzuk beste zentru batzuetara doaztenez ez genuen soilik eraikin gorria eta Lehen Hezkuntza agurtu behar baizik eta hainbat ikaskide ere bai. Horretarako gainontzeko ikasleek sorpresa bat prestatua zuten joaten zirenentzako: argazki aurkezpen bat. Emozionatu egin ginen eta besarkadei zein musuei pasu eman genion.
Irakasleak ere agurtzeko oroigarri bat eman zien ikasle batzuei: lore bat.

martes, 22 de junio de 2010

ZORIONAK Nerea!!!!



Gaur igerilekuetara joaten ginela Nerean bere urtebetetzea ospatzeko kokakola fresko-freskoak eta litxerkeri poltsa bana ekarri dizkigu.
Mila esker guapa!!!
Egun polita izan dugu zure urtebetetzea ospatzeko.
Kar,kar,kar
Argazkia egitea ahaztu zaidanez beste bat hartu du. Sentitzen dut, burua apur bat galduta daukat.

ZORIONAK eta ondo pasa udan eta institutoan

viernes, 11 de junio de 2010

Gogoratzen al zarete?

Ikastolako blogean publikatu izan genuen artikulua baino ez argazki guztiekin.
Duela hilabete pare bat Gasteizko Jundiz industrialgunean dagoen lantegi batera joan ginen. Bertan kontainer horietan usten ditugun gauzak berziklatzeko hasierako prozesua egiten dute eta hauxe bera nola egiten den azaldu zigun Borja begiraleak.
Hemen dituzue argazkiak bizi izandakoak gogoratzeko.

argazki aurkezpen batzuk


Ingeles irakasgaiko saio batera irakasle pilo etorri zitzaizkigunean.

EKA eguna ospatu genuenean Lantziegon



Plastikan paper birziklatua egiten. Izugarri ondo egon ginen. Asko gustatu zitzaigun ekintza eta emaitza. Baina gauza bat badaukagu hurrengoan kontutan hartzekoa. Mahaia eta paperaren artean plastiko bat jarri behar da pegatuta gera ez dadin. Ah!! eta aparatu elektrikoak ezin dira bustiiiiiii.

lunes, 24 de mayo de 2010

Udaberriko paisaiak


Aupa!!!
Hemen dituzue ikastolako sarrera apaintzen dituzten belardi ekologikoen argazkiak. Lana izan genuen baino betiko lez lana eginda etekina lortzen dugu. Lore politak atera zaizkigu.
Zorionak!!!

miércoles, 19 de mayo de 2010

INGELESEKO IRAKASLE BERRIAK


Gaur Xangok, gure Ingeleseko irakasleak, irakasle pilokin etorri zaigu gelara. Hauek gure moduan ikasten ari dira baino ez irakaslgaia bera:inglesa, baizik eta ingelesezko irakasleak izaten.
Esperientzia bitxia izan da. Horrelako bat izan genue
n irakasgai honetan ere bai, baino soilik irakasle berri bat etorri zela Xangorekin batera.
Oraingoan Irakasle asko genituen behatzaile eta horrek txintxo txintxo egoten lagundu gaitu: kar,kar,kar. Gure tutoreak sartu denean inbiriz irten da, horrelako jarrera bikaina eskatzen baitigu egunero.

ZORIONAK GUAPA!!!


Irakasleak aspaldiko partez bazuen hau esateko hau eta gelakide guztiek honen esperoan zeuden.
Gaurkoan atzeratutako etxeko lan batzuekin aritu ondoren hemen dugu sarrera berria hau Itziar zoriontzeko.
Poz pozik jartzen da neska hau bere urtebetetze egunean eta oso urdia denez aurreko egunetan ezin egonean dabil Apirilak 15a noiz iritsiko.
MUSU ASKO eta ZORIONAK!!!
Zure gelakide eta irakasleek

Txanealko esperimentuak gimnasioan

Edozein tokitan ikasi, aztertu eta lan egin daiteke horregatik Txanealak 5.gaian eskeintzen zizkigun esperimentu batzuk gimnasioan egin genituen.
Oso gustora ibili ginen eta gehiago egiteko gogoekin geratu ginen. Badakizue gustora gaudenean berehala igarotzen dela denbora.

IKASTOLAKO TXIMELETAK

Udaberria heldu zenean gure ikastolako pasiloetan tximeleta berezi batzuk agertu ziren.
Eskulan polita da etxeko lehioak eta hormak apaintzeko urtaro zoragarri honetan.
Ausartzen zarete?
Aurrera eramateko ziltasunak badituzue 6.mailako ikasleeei galdetu dagoeneko adituak baitira.

HIRUKOTETAN LANEAN

Frogekin hasi baino lehenago hirukotetan jarri ginen lan egiteko. Taldetxo hauek behin aldatu genituen. Horrela ikasturtean lan egiteko modu asko eta ezberdinak frogatu eta landu ditugu: talde handian, banaka edo bakarka, bikotetan, boskotetan...
Interesgarria da lantzean behin aldatzea ikaskide ezberdinen ondoan egoteko, ikasteko eta lan egiteko modu ezberdinak ikusi, kopiatu eta izateko...
Zer diozue?

Aitaren egunerako MADALENAK

Aitaren egunerako madalena bana egin genuen. Askok jateko irrikitan ginen eta batzuk egin zuten, baina aitaren egunarentzako oparia zenez aitari eman behar genion.
Errezeta erreza zen eta guztion artean prestatu genuen pausoz pauso. Jakin nahi baduzue nola egin genuen guri galdetzea daukazue. Eta ez baduzue sinizten gu sukaldari trebeak bagarela ere bai ikusi ondorengo argazki aurkezpena.

Zer diozue? Errezeta erreza ezta?
Frogatu itzazue eta ez zarete damutuko!!!

MATEMATIKAKO AZTERKETAK


Azkenengo txanpan gaude eta jo ta su gabiltza frogak behin eta berriro egiten. Azterketetaz ez ahazteko Ekainak 8 an eta 9an MATEMATIKAZKO azterketak izango dituzue.
Asko ikasi eta praktikaku etxean gelan egindako ariketak behin eta berriro, hori baita matematika ikasteko modua.
Sorte on horretan sinizten duzuenontzat.


Llevamos dos semanas haciendo pruebas de evaluación en diferentes asignaturas para medir nuestras capacidades de comprensión y ejecución. Pero para que no se nos olviden los exámenes el día 8 y 9 de junio tenemos exámenes de MATEMÁTICAS. Asi que deberemos de estudiar haciendo los mismos ejercicios que hacemos en clase una y otra vez dado que esa es una de las maneras de aprender en matemáticas.
Muchas suerte para l@s que creáis en ella.

viernes, 16 de abril de 2010

ZORIONAK ALBA

Albaren urtebetetzea Aste Santuko oporretan izan zen baino gurekin ospatu nahi izan zuen eta litxerkeri poltsa handi bat ekarri zigun.
Mila esker eta..
Zorionak guapa!!!

lunes, 12 de abril de 2010

MATE AZTERKETA


Maiatzak 4 Matematikako azterketa daukagu.
El día 4 de Mayo tenemos exámen de Matemáticas.

sábado, 10 de abril de 2010

Erantzun iruzkinetan

Zergatik?

Jaki izoztuak izozkailutik ateratzen ditugunean, ukituz gero, gure atzamarrak izotzetan erantsita geratzen dira. ZERGATIK?

Itsasoko ura gazia dela gauza jakina da. Lagun batek esan zidan itsasoan bizi diren bakailaoengatik gertatzen dela hori. Egia ote da? Eta hala ez bada, zuk ba al dakizu ZERGATIK den gazia itsasoko ura?

jueves, 8 de abril de 2010

TXISTEAK

Unairen txistea

miércoles, 7 de abril de 2010

TXISTEAK

Tasioren txistea

Birziklaketa lantegian


Martxoak 30ean Gasteizerako bidea hartu genuen autobusez 5.mailakoekin batera. Helburua: Birziklaketa lantegi bat ezagutzea. Begirale baten azalpenekin batera lantegia eta bertan gauzatzen zen prozesua ezagutu genuen.
Oso interesgarria izan zen soilik gaizki usaintzen zuela, normala zen bezala. Asko ikasteko aukera izan genuen. Ondorio bezala 3 aholku eman zizkigun Borja begiraleak:
1.- Gure kontsumoa murriztu behar dugula.
2.- Gauzak berrerabili behar ditugula
eta
3.- Materiala birziklatu behar dugula.
Eta azkenik karpeta batzuk banatu zizkiguten eta bertan agertzen ziren pare bat fitxa osatu genituen. Amaiketakoa jan ondoren ikastolarako bidea hartu genuen. Oraingo honetan pelikula jarri ordez, abesten etorri ginen autobusean.

martes, 6 de abril de 2010

TXISTEAK

Rubenen txistea

lunes, 5 de abril de 2010

TXISTEAK

Noeliaren txistea

domingo, 4 de abril de 2010

TXISTEAK

Nerearen txistea

sábado, 3 de abril de 2010

TXISTEAK

Maitaneren txistea

viernes, 2 de abril de 2010

TXISTEAK

Jokinen txistea

jueves, 1 de abril de 2010

TXISTEAK

Izanen txistea

miércoles, 31 de marzo de 2010

TXISTEAK

Itziarren txistea

martes, 30 de marzo de 2010

TXISTEAK

Ireneren txistea

lunes, 29 de marzo de 2010

TXISTEAK

Guillermoren txistea

domingo, 28 de marzo de 2010

TXISTEAK

Eñauten txistea

sábado, 27 de marzo de 2010

viernes, 26 de marzo de 2010

jueves, 25 de marzo de 2010

TXISTEAK

Txisteak jarri nahi genituen eta norbanako bakoitzak bat prestatu zuen. Guztionak izango dituzue ikusgai. Egun bakoitzean bat agertuko da 15ak izan arte.
Ondo pasa Tomasa!!!

Aitorren txistea

martes, 9 de marzo de 2010

Sexualtitatea



Tutoretzan gai hau lantzen ari gara eta hasieran galderak erantzuten hasi ginen. Ziur nago oraindik ere badituzuela bat baino gehiago. Hemen eta orain duzue aukera dituzuen zalantzak galdetzeko.
Iruzkinak jasotzeko irrikitan nago.

viernes, 5 de marzo de 2010

AZTERKETA GEHIAGO



2.ebaluaketa bukatzear dago eta horrek suposatzen du azterketak ditugula.

Martxoak 16 MATEMATIKA:
16 de marzo MATEMÁTICAS: berreketak, multiploak eta zatitzaileak(mkt eta zkh), zenbaki negatiboak, zenbaki hamartarrak (batuketa, kenketa, zatiketa eta biderkaketa), zatikiak, proportzionaltasuna eta portzentuak.

Martxoak 17 EUSKARA:
17 de MARZO EUSKARA: Galderak eta ariketak, ahozko kontaketa bat prestatua ekarri etxetik.

jueves, 4 de marzo de 2010

Ingeleseko AZTERKETA


3. ebaluaketako azterketa.
Ingelesesko azterketa:
Martxoak 9
  1. Aditz zerrenda bat emango zaie eta haiek aditz regular eta irregularretan sailkatu beharko dituzte.
  2. Hiztegi gehiago " gorputz atalak, jantziak eta adjetiboak"
  3. Deskribapen txiki bat egin, 6-7 lerrokoa bi atalekin. Lehenengo zatian deskribapen fisikoa eta bigarrenean, jantzita daraman arropa (Eredu bat eman diet gaur eta bihar Kontxirekin pare bat gehiago praktikatuko dituzte).


3ª evaluación.
Examen de Inglés: 9 de Marzo
  1. Aditz zerrenda bat emango zaie eta haiek aditz regular eta irregularretan sailkatu beharko dituzte.
  2. Hiztegi gehiago " gorputz atalak, jantziak eta adjetiboak"
  3. Deskribapen txiki bat egin, 6-7 lerrokoa bi atalekin. Lehenengo zatian deskribapen fisikoa eta bigarrenean, jantzita daraman arropa (Eredu bat eman diet gaur eta bihar Kontxirekin pare bat gehiago praktikatuko dituzte).

Euskaratzeko txisteak


Jarraian dituzuen txiste hauek euskaratu behar dituzue eta bideokamaraz grabatuko zaituztet Martxoaren 23an.

CHISTES DE VASCOS

Van dos vascos en un bote.
- Oye Josetxu ¿Tú sabes porque los buzos se tiran al mar hacia atrás?
- ¡Joder hombre! ¡Si se tirasen hacia delante caerían dentro del bote!


2.-Dos vascos se encuentran en un camino. Uno llevaba una bolsa al hombro.
- ¿Qué tienes en la bolsa?, dice el otro.

- Pollos, responde el primero
- Si acierto cuantos llevas ¿puedo quedarme con uno?
- Si aciertas puedes quedarte con los dos..
- Bueno, pues .. ¡cinco!

3.- Juegos olímpicos en Donostia. Discurso de inauguración.
- O ... o ... o ... o ... o
- No, señor alcalde, los aros olímpicos no se leen.


4.- Le dice un vasco a otro:

- Oye Patxi, he comprado un condensador de protones estroboscópicos con fisionador calimastrado y lo he puesto en mi patio.
- ¡EEEEEE! Espera un momento. ¿Qué coño es un patio?

5.- ULTIMAS NOTICIAS
Vasco s
uicida mata a su hermano gemelo por error

6.- CURVA PELIGROSA
Un vasco conducía por un camino secundario, cuando vio un cartel que decía: 'Curva peligrosa a la izquierda'. Sin dudar, viró a la derecha.

7.- AGENDA DE TELEFONOS
¿Por qué los vascos usan solamente la letra 'T' en sus agendas de teléfonos?
- Teléfono de Antxon, teléfono de Txomín, teléfono de ... ..


8.- Un vasco entra un lunes en una zapatería y después de probarse unos cuantos pares, elige unos italianos muy elegantes. Al entregárselos el empleado le advierte:
- Señor, estos zapatos suelen apretar bastante los cinco primeros días.
- No hay problema, responde, no los voy a usar hasta el próximo domingo

9.- Un vasco pregunta a su padre
- Aita ¿Puedo salir a ver el eclipse?
- Está bien hijo, pero no te acerques demasiado.


10.- Dos vascos, amigos de la infancia, se encuentran
- ¿Y tú ahora a que te dedicas?
- Pues tengo una granja con 10.000 palomas
- ¿Mensajeras?
- No, no te exagero nada.

11.- Se encuentran dos vascos
- Sabes, al final encontré trabajo en Santiago .
- ¿De qué?
- De Compostela


12.- Le contaba un vasco a otro
- Ibamos yo y Txomin
- No, íbamos Txomin y yo
- Vale, listo, yo no iba.

13.- Llama un vasco por teléfono y le contestan
- ¿Si?
- Doctor, doctor, mi mujer está a punto de dar a luz
- ¿Es su primer hijo?
- No, soy su marido


14.- Le dice un vasco a otro
- Andoni ¿Por qué no regaste el jardín?
- Porque está lloviendo a cantaros
- No seas vago, hombre, aquí tienes un paraguas.

15.- ¿Cuál es la única flor que no se da en Donostia?
El pensamiento.


16.- Se muere un vasco y se acerca un amigo al hijo.
- Lo siento..
- No, dejalo acostado, tal como está.

17.- Comienza la música y un vasco que estaba un poco bebido ve una señora elegantemente vestida de negro. Tambaleante, se acerca a ella y le dice:
- Madame, ¿Me concede el placer de este baile?
- No
- ¿Y por qué no?
- Pues por cuatro motivos:
Primero, porque usted está borracho.
Segundo, porque esto es un velatorio.
Tercero, porque el Ave María no se baila.
Y cuarto porque madame será su madre. ¡Yo soy el cura!


18.- Llega un vasco del trabajo y pregunta:
- Hijo, ¿Con que juegas?
- Con lo que me sale de los huevos.
El padre le pega y el niño corre a decirle a su madre:
- Mamá, ya no quiero mas kinders.

19.- Dos vascos de conversación
- Anoche me acosté con una tía buenísima. ¡qué piernas!, ¡qué pechos!, qué culo!
- ¿Y de cara?
- Ah, eso si, ¡carísima!..


20.- Se juzga a un vasco y dice el fiscal al acusado:
- A ver, ¿por qué disparó dos tiros contra su suegra?
- ¡Por qué no tenía mas balas!

21.- Dos vascos. Uno le pregunta al otro:
- ¿Qué llevas en esa cesta?
- Si lo adivinas, te doy un racimo.
- ¡¡ Croquetas!!


22.- Un vasco en el viaje de Colón.
- Almirante, quince carabelas se acercan
- ¿Una flota?
- No, flotan todas.

23.- Se hunde el barco y el capitán, que era de Donostia, le dice al contramaestre
- Coja ese pico, rompa la ventanilla y larguémonos de aquí en una barca salvavidas.
- Pero, ... mi capitán, aún hay mujeres a bordo.
- Si hombre, para follar estoy yo ahora.


24.- Llega un niño de Donostia a casa
- Mamá, mama en el colegio me llaman imbécil
- Bueno ¿y a mi qué?
- A ti puta.

25.- Dos vascos se van al bosque en busca de un abeto para navidad.
Después de dos horas dando vueltas, uno le dice al otro:
- Bueno, ¡ya está bien!. El próximo abeto que veamos lo cogemos tenga o no tenga bolas de navidad.


26.- Coge un vasco el teléfono
- Hola. ¿Es el nueve, cuatro, dos, ocho seis, siete, nueve, uno, cuatro.
- Si, si, no, si, si, no, si, no, si.