jueves, 30 de enero de 2014

PLASTIKA MOMENT!!!

Plastikan gauza ezberdinak egin ohi ditugu eta oraingo honetan Maite irakasleak parte hartzen duen irakurketa klubean ostiral honetan, urtarrilak 31, txontxongiloekin kontatuko duten ipuinaren materiala margotzen lagundu dugu.
Eta ez hori bakarrik, Txanela 2.gaiako puzzlea behingoz bukatu genuen.
Iujuuu!!!!
Gainera gure ikastolako baratzan aurkitutako estaka bat arkatza bihurtu dugu eta inauterien aurreko astean ikastolako sarrera apaintzeko erabiliko dugu.

ALAZNE BISITAN ETORRI ZEN

Astelehenean eta jaia zeukala aprobetxatuz, Alazne, bisita egitera etorri zen ikastolara. Eta berriro ere errrepikatu zigun; gustora dagoela eta pozik baino hemen San Bizenten oso ondo egon dela eta janaria hemen askoz hobea dela.
 Bere ikasleen izenak esan zizkigun eta aurkitu dituen beste izen berezi batzuk. Gu ere kontatu genion genituen berriak eta joan zenetik gertatu zaizkigun gauza bitxiak.
Eskerrik asko guapa gurekin gogoratzeagatik egin zenigun bisitarekin.
Musuak.
L.H. 6.maila zure taldea izaten jarraitzen duena.

miércoles, 29 de enero de 2014

Gurutze Gorrikoek emandako tailerra



Gaur Hegoalde aretora gerturatu gara L.H. 6.mailako ikasleak "Kulturartekotasunaren" inguruko saio bat izatera.
Bertan aztertu ditugu 
estereotipo eta aurreritziaren esanahiak eta adibideak jarri ditugu ere. 


Jarraian, erakusketa batetik aukeratutako panel batzuk ikusi eta irakurri ditugu baita, beraiei buruz hitz egin ere.

 Ondoren, antzerkitxo batzuk egin ditugu eta azkenik egindakoa baloratu dugu.
 
Gai honen inguruan  behin baino gehiagotan aritu gara eta lantzen jarraituko dugu. Bihar DBH 1eko ikasleak doaz eta ostiralean DBH 2 eta LH6.






martes, 21 de enero de 2014

lunes, 13 de enero de 2014

AZTERKETAK

L.H.6.mailako azterketak hurrengoak dira: 16an INGELESA eta 15ean MATEMATIKA.


INGELESEAN:

URTARRILAK 16, OSTEGUNA
ENGLISH  EXAM
VOCABULARY AND DESCRIPTIONS


MATEMATIKA: URTARRILAK 15ean:1, 2, 3 ,4 5 eta 6 gaiak. Batez ere 6.a.

miércoles, 8 de enero de 2014

Tailerra ematera datozte!!!!



Ostiral batzuetan drogomenpekotasunei buruzko informazioa ematera etorriko zaizkigu HAZGARRI elkarteko begirale batzuk.