lunes, 27 de octubre de 2014

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!!

Igandean, atzo,  EUSKARAREN aldeko lasterketa bat izan genuen Oionen.

Horretarako Ramiro de Maeztu eskolako L.H. 5.mailako ikasle batzuekin elkartu ginen pankarta batzuk egiteko.

Eta atzo primerako eguna izan genuen: eguraldi bikaina, giro ederra eta jende pilo euskararen alde lasterketa egiten.

Iujuuuu!!!!

Gora gu eta gutarrak!!!

 Zorionak eta mila esker guzti honetan parte hartu duzuen guztioi.

Musuak Euskaraz Bizi taldea



miércoles, 22 de octubre de 2014

Irakurketa Lehiaketa TTIKI-TTAKA

Irakurri eta gozatu! Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina, abian.

Oiongo liburutegian da informazioa.

E-book bat zozketatzen da.

Informazio gehiago...

http://www.euskaramaitedut.com/2014/10/irakurri-eta-gozatu-irakurzaletasuna.html





 
Irakurri eta gozatu! Campaña para el fomento de la lectura, en marcha.
Tenéis la información en la biblioteca de Oion.
Se sortea un E-book.
Más información...http://www.euskaramaitedut.com/2014/10/irakurri-eta-gozatu-irakurzaletasuna.html



martes, 21 de octubre de 2014

Oiongo Herri Lasterketan ikusiko gara?

“EUSKARAZ BIZI NAHI DUT”  III. HERRI-LASTERKETA OIONEN

             “Da, da, da, euskara polita da”, “Gin, gin, gin, euskaraz hitz egin”, “Ari, ari, ari, euskara lehendakari”, “Hemen gaude euskararen alde”... Bai, iritsi zaigu “Euskaraz Bizi Nahi Dut” herri-lasterketa, hirugarren aldiz iritsi ere. Oiongo eskola, ikastola eta euskaltegia aritu gara Oiongo lasterketaren prestaketan, aurrekoetan bezala. Lehenbiziko urtean, 100 korrikalari inguru aritu ziren; iaz, 120 petotik gora banatu genituen; eta aurten? Auskalo, zurekin, irakurle, bat gehiago.
            Oionen, urriaren 26an ospatuko dugu lasterketa. Ordu batean izango da hasiera plazan. Beraz, korrika egin nahi duenak lehenago agertu behar du izena ematera. 14 urtetik beherakoek 2 € ordaindu beharko dute parte hartzea, eta helduek 5 €. Kamiseta nahi duen korrikalariak 5€ gehiago beharko ditu. Ibilbidea kilometro ingurukoa da, baina txikienek, luzeegi ez gertatzeko, parketik abiatuko dira.
            Parte-hartzaile guztien artean opari mundialak zozketatuko ditugu amaieran: DVD eramangarria, mendiko motxila, mendiko makila, Euskaraz Bizi Nahi Dut opariak, libururen bat…
            Behin, lasterketa eta zozketa amaituta, Iruleko txistularien eta Oiana triki-taldearen laguntzarekin pintxo-poteoa egingo dugu. Oiongo tabernariek egun horretarako “euskaraz bizi nahi dut” pintxo bereziak prestatuko dituzte, eta 1,5 €ren truke pote batekin batera dastatu ahal izango ditugu.
            Igandera arte