Gizakia munduan zehar sakabanatzean, talde bakoitzak bere era aurkitu zuen elkarrekin komunikatzeko. Horregatik daude hizkera eta idazkera oso desberdinak.
Gizakia munduan zehar sakabanatzean, talde bakoitzak bere era aurkitu zuen elkarrekin komunikatzeko. Horregatik daude hizkera eta idazkera oso desberdinak.


Eta nork esan dizu izarrak txikian direla? Alderantziz, ikaragarri handiak dira astro hauek.
Orduan zergatik iruditzen zaizkigu hain txikiak? Oso urruti daudelako.
Gugandik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da eta honetaz gain, Proxima Centauri. Eta argiaren abiadura segunduko 300.000 kilometrokoa izan arren, izar horren argi-izpi batek hiru urte eta zortzi hilabete behar ditu gugana iristeko!
Gaua osoa esna eman ondoren, lotan ote daude? Ala beste galaxiaren bateko senideak ikustera joan ote dira? Ez, guk ez ikusi arren, izarrak lehenengo lekuan daude. Gertatzen da Eguzkiaren argia eguratsean sartzen dela eta parte bat, aerosolen eta ur-lurrinaren eraginez, barreiatu egiten dela zeru goiaren urduritasuna eraginez. Eguzki-argiak ez digu uzten izarren argitasun ahula ikusten, gauean bezala.
Ilargia munduaren zelataria da. Gau bakoitzean aurpegi ezberdinez begiratzen digu. Astebete oporretan eman ondoren, txiki-txiki itzultzen da, meloi-zerra bezala, eta gero pixkanaka haziz joaten da, berriro bete arte.
Egia esateko ilargia ez da formaz aldatzen. Baina Lurraren inguruan birak ematerakoan, eguzkiaren argia era ezberdinetara iristen zaio.
Lurra bere ardatzaren inguruan ari da biraka, eta gauden lekutik batzuetan ikusten dugu Eguzkia eta beste batzuetan ez. Ikusten ez den tarte horri gaua deitzen diogu. Eta orduan Eguzkia munduaren beste aldea, gure kontrakoa, ari da argitzen, eta horregatik ez dugu guk argia ikusten; zeru goia ilun izaten da eta izarrak ikusten ditugu.
Zeru goian, badirudi Eguzkia eta Ilargia tamaina berdintsukoak direla. Ilargia Eguzkiaren artean jartzen bada, itzal egiten du Lurraren alde batean. Itzal honek bi zati ditu: itzala bera, osoa, eta argitzal edo erditzala. Itzala dagoen aldean eklipsea osoa izan dela esaten dugu; erditzala dagoen aldean, berriz, Eguzkia ez da erabat ezkutuan geratzen eta eklipse partziala esaten zaio.