jueves, 24 de junio de 2010

AZKEN EGUNEKO AGURRA


Aurreko egunean Maitane ikasleak Gasteizko Ser irratira joan zen ipuin lehiaketa baten saria eta aipamena jasotzera. "Lau Haizetara" deitzen zen lehiaketa eta irratira joan ziren saridunek irratian parte hartzeko, sariak jasotzera (50€roko bale bat liburuetan gastatzeko, patrozinatzaile baten opariak eta saridun guztiekin hegazkin txiki batean hegaldia Gasteiz ingurutik), egunkarirako argazkia egin zieten saridun guztiei eta gurra.
Zorionak beraz Maitane eta disfrutatu sarietaz!!!
Ekainak 23an gure ikasturteko azkenengo eguna izan zen. Ikasle batzuk beste zentru batzuetara doaztenez ez genuen soilik eraikin gorria eta Lehen Hezkuntza agurtu behar baizik eta hainbat ikaskide ere bai. Horretarako gainontzeko ikasleek sorpresa bat prestatua zuten joaten zirenentzako: argazki aurkezpen bat. Emozionatu egin ginen eta besarkadei zein musuei pasu eman genion.
Irakasleak ere agurtzeko oroigarri bat eman zien ikasle batzuei: lore bat.

No hay comentarios: