jueves, 26 de abril de 2012

Euskararik zaharrena

Euskararik zaharrena
Stephen Augustine doktoreak, Kanadako Zibilizazioen Museoko kontserbatzaileak, baita Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetako Mi'kmag berezko herriko kidearen arabera, lotura anitz omen daude euskal kulturarekin, arraroa badirudi ere. [+]

Euskal Herritar medikuntza

Euskal Herritar medikuntza
Euskal Herrian arbasoek gaixotasun eta ondoezei aurre egiteko zituzten baliabideen berri emateko xedea duen bloga da ondorengoa. Jakintza zabaldu, herritar medikuntzaren berri eman eta naturak eskaintzen dituen bitarteko ugari eta sendagarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. [+]

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea [+]
Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea helburu duen proektua da. Hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. [+]

Biokultura aniztasuna galtzear?

Biokultura aniztasuna galtzear? [+]

 Gezurra badirudi ere, ordenadoreak eta satelite bidezko komunikazioa dauden aroan, oraindik Amazonian tribu ezezagunak badira. Orain dela urte batzuk, inor bizi zenik uste ez zuten oihaneko zona batean zientzilari britainiar bati eraso eta hil egin zuten. Kreen-Akrore (ile motzeko herria) tribu ezezagunekoak izan zirela zabaldu zen orduan. Abionetaz lurraldea miatuta, platano-hostoz egindako etxolak somatu zituzten, baina hilabetetan ibaian gora joanda bertara heldu zirenean, ez zegoen inor. Ohiturari jarraituz zuhaitzetatik zintzilik ispiluak, labanak, altzairuzko aizkorak eta umeentzako jostailuak utzi zituzten. Kreen-Akroreek opariak eraman egin zituzten, baina inork ez zituen ikusi.
Bost urtean ezkutuka ibili ondoren, azkenean harremana izatea lortu zen. Emaitza, ordea, Kreen-Akrore tribukoentzat tamalgarria izan zen. Izan ere 140 biztanletik gaixotuta 66 hil egin ziren. [+]

Elikadura eta osasuna

Elikadura eta osasuna [+] Gorputza makina da; makina perfektua baina sentikorra eta elikadura orekatua da urte askoan arazorik gabe bizitzeko “erregaia”. Nutrizioa gaur egun modan dago eta hori mesedegarria da. Hala ere, aldi berean alderdi negatiboak ere izan ditzake, horren inguruan gezur, mito eta “dieta magikoak” sortu direlako eta askotan iruzur hutsa direlako. Ongi elikatuta egoteko ez dago derrigor produktu jakin hau edo hura jan beharrik, horietan metatuta dauden mantenugaiak eta energia baizik. Bestalde, ez da ahaztu behar elikagaiek kuantitatiboki eta kualitatiboki konposizioan aldaketak izaten dituztela, bai azokan erosten diren elikagai freskoek eta bai ontziraturik edo jateko prestaturik daudenek. Adibide gisa alkatxofak har ditzagun. Horien zati bat baino ez da jaten, zati jangarria, hain zuzen, baina bere energia- eta mantenugai-ehunekoa ez da botatzen den zatiak duenaren berdina. Hori kontuan hartu behar da elikagaien eta errezeten nutrizio-balioa adierazi nahi denean. Gainera, sukaldeko maneiaketagatik (egosteagatik, frijitzeagatik eta abarrengatik) elikagaiek beren energia-mailan eta mantenugai-konposizioan izaten dituzten aldaketak kontuan izan behar dira. Gai horiei buruz gutxi dakigu, nahiz eta ildo horretan azterketa asko egiten ari den. [+]

Industri iraultza

Industri iraultza [+] 1760. eta 1870. urteen artean, elkarren segidan etorri ziren asmakuntzei esker, energia-iturri tradizionalekiko (ura, haizea edo animaliak) mendekotasuna gero eta txikiagoa izan zen. Lurrun-makina agertzean sistema teknologiko berria ezarri zen eta, horren eraginez, lanaren antolamendu berri bat jarri zen indarrean fabrika izeneko lantegi eskergetan. [+]

Lurraren energia

Lurraren energia misteriotsuak sakratutzat hartzen direnean [+] Mendeetan zehar Lurraren barne energiak sakratutzat hartu dira. Besteak beste, biziaren urak, Lurreko ura, ibaiak eta errekak, Indiako Ganges ibaia, itsasoak eta aintzirak, harria, espazio eta denbora hondogabeetako harriak, haitz-formazio eta-azaleratzeak, haitzuloak eta arrailak, mendiak, sumendiak eta su misteriotsuak, mineralak, metalak eta harribitxiak, lurzorua, zuhaitzak eta zuhaiztiak eta ziziaren zuhaitza. Gai honi buruzko lan paregabea aurki daiteke honako estekan. [+]

martes, 24 de abril de 2012

Aspaldiko gaia

-Unibertsoari buruzko azalpen interesgarri bat.
http://www.gaiak.net/postak/postak.php?id=92


Atomo baten tamaina

atomo batek duen tamaina ezagutzeko azalpentxoa eta bideoa duzue ondorengo linkan

http://www.gaiak.net/postak/postak.php?id=222

AZTERKETA

Kaixo!
Ostiral honetan, apirilak 24an, azterketa egingo dugu. Bi aste honetan ikasi eta landu duguna sartuko da, hau da: materia, materiaren propietateak, propietate orokorrak, materiaren egoerak eta egoera aldaketak.
Animo!



¡Hola!
Este viernes haremos el examen de txanela. Tendremos que estudiar lo aprendido y trabajado durante estas dos semanas, es decir: materia, materiaren propietateak, propietate orokorrak, materiaren egoerak eta egoera aldaketak.
¡Ánimo!

Materiaren Propietateak eta Egoerak

Hemen topatuko duzue web orrialde interesgarri bat, materiaren propietateei buruzkoa. SARTU!