Mostrando entradas con la etiqueta konposta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta konposta. Mostrar todas las entradas

miércoles, 13 de mayo de 2015

AGENDA 21ekoen eskutik KONPOSTAJE tailerra

Gaur Mertxe begiraleak, EKAIA konpostaje enpresakoa, San Bizente ikastolako AGENDA 21ek gonbidatuta L.H. 5.mailara etorri zaigu.

Konpostajeari buruzko aurrezagutzak piztu, aurkezpen diapositiba azalpenekin ikusi eta azaldu digu, konpostajea egiteko praktika bi taldeetan banaturik eta berziklatutako lorontzia prestatu  dugu (konposta+lurrarekin, landare plantoiak jarri eta konpostajeko zatirik handienak lorontziaren goikaldean jarri).

Azkenik, ikastolako baratzean lorontziak jarri ditugu eta Araba Euskarazeko kartelak jarri ere, zein gure konposteroa ikusi.









lunes, 14 de enero de 2013

Konposta egiten

  Ostiraletan konposteroari bisita egiten diogu. Hilabetero txandakatu egiten gara L.H. 5. eta 6. mailakoak. 
Hilabete honetan guri dagokigu eta aurreko ostiralean egiten aritu ginen. Konturatu ginen gure Txanelako gaiak irakatsi nahi digunak: injustiziak badaudela munduan. Gu Gabonetan jaten eta jaten eman dugula denbora, eta gure zizareek aldiz ezer gutxi izan dutela jateko eta gosez amorratuta egon behar zirela.

martes, 8 de marzo de 2011

Konposta egiten


Duela gutxi hasi ginen konposteroa martxan jartzen eta eraikin gorritik L.H.5Bkoek hartu genuen lehenengo hilabetez ardura. Eraikin gorrian bi zakarrontzi daude organikorako eta garbitzaileek bidoi batean biltzen dute lortutakoa hoietatik astean bitan. Eta astean behin ikasleak irakaslearekin batera zakar organiko hori konposterora eramaten dute. Bertan txikitu egiten dute harrei laguntzeko deskonposaketan eta nola doan prozesua ikusteko aukera izaten dute.
Oso esperientzia polita izan da.
Aurreko astean L.H.5.A mailakoei pasa genien testigua.