viernes, 14 de diciembre de 2012

BIDEZKO MERKATARITZA


                                 Kaixo!!!
Asteburu honetan, igandeak 16an, ikastolako gimnasioan BIDEZKO MERKATARITZAKO postua jarriko du gure irakasleak goizez eta arratsaldez. Horregatik eta gure Txanelako 3.gaiarekin bat datorrelako, azaldu digu Bidezko Merkataritza zer den eta erakutsi dizkigu produktu batzuk azaldu dizkigularik nondik datozen eta zergatik diren ezberdinak. Zuk ere jankin nahi baduzu etorri ikastolara igande honetan.

lunes, 3 de diciembre de 2012

Laura gimnasian trebea

Atzo igandea, gure ikaskidea den laura Fernandez eta argazkian agertzen den hirugarren neskatila gimnasiako erakusketa batean parte hartu zuen Logroñoko Palacio de los Deportesen.
Oso trebea da eta horren adierazle duzue jarraian atxikitutakoa dagoen bideoa.
Zorionak guapa!!!
Lan bikaina.

martes, 27 de noviembre de 2012

Irratira goaz


Ostegunean, azaroak 29, Arabar Errioxako irratira goaz Biasterira. Taxi-furgoneta hartuko ditugu eta pare bat bidai egin ondoren bertan izango gara. 
Gure lehenengo aldia izango da irratira goazela eta oso emozionaturik gabiltza.
Nazioarteko euskara eguna ospatzeko asmoarekin goaz eta horretarako Bertsolaritza ikastaroan, Uxue Diaz de Cerio irakaslearekin, egindako kopla batzuk abestuko ditugu.
Entzun gaituzue azaroak 29an goizeko 10:30etan, 102.8 edo 105.8 FM

Frogak eta azterketak

Euskal Herriko mapa politikoaren azterketa egin genuen astelehenean eta bihar asteazkena Euskal Herriko mapa fisikoaren azterketa izango dugu.

Datorren astean HISTORIAko azterketekin hasiko gara, lehenengo bi AROAk: AINTZINAROA eta ERDI AROA. 
Joan ikasten.
Animooooo!!!!

lunes, 5 de noviembre de 2012

Ilargia

Ilargiaren olerkia duzue oraingoa, gutxio barru ilargiaren faseak ikusi eta ikasiko baitituzue:

ILARGIAREN AURPEGIAK

Amarraunetik zintzilik
ilbehera:
orduak badoaz aurrera.

Amarraunetik zintzilik
ilbetea:
ilbetea, ordu zurien ordularia
ala ordu ulergaitzena?

Amarraunetik zintzilik
ilgora:
igitaiaz moztu denbora.

miércoles, 31 de octubre de 2012

ENGLISH exam

ENGLISH EXAM
AZAROAK 8, OSTEGUNA
VOCABULARY AND SENTENCES

viernes, 26 de octubre de 2012

Begi tristeak antzezlana


Gaur Oiongo zinemara joan gara "Begi tristeak" antzezlana ikustera. Save the Children ONGak ekarri digu eta oso polita izan da. Lau istorio ezberdinen bitartez bortizkeria, agresibitatea, biolentzia eta guda bizi duten umeen kasuak kontatu dizkigute.
Aldez aurretik gure irakasleak azaldu zigun zer ziren ume errefuxiatuak eta antzerkiaren informazioa eraman genuen etxera gurasoekin irakurtzeko.
Eta antzerkia ikusi ondoren lanarekin jarraitu dugu antzerkiaren mezua landuz hausnarketaren bitartez.
Hemen ditugu egindako eta ikusitakoaren adibideak argazkietan.

Azterketa

Kurtsoko bigarren azterketa izango dugu asteartean, urriak 30. Honetan ikastekoa dugu: zientzia eta zientzia motak, galaxciak, izarrak, argi-urtea eta konstelazioak.
Argi izan eta eduki garrantzitsuena ez dela buruz ikastea baizik eta ulertzea.
Animo eta asko ikasi.
Zeozer ez baduzue argi, galdetu mesedez.

Tenemos el segundo exámen del curso el martes 30 de octubre. Lo que entra: los esquemas de zientzia eta zientzia motak, galaxciak, izarrak, argi-urtea eta konstelazioak.
Tened bien claro que lo mas impotante no es aprender de memoria sino entenderlo.
Ánimo y estudiad mucho.
Si hay algo que no entendéis o no tenéis claro peguntadlo por favor.

lunes, 15 de octubre de 2012

H.H. 3urtekoen gelara joan gara!!!


Gaur L.H. 5.mailakoek H.H. 3 urtekoen geletara joan gara beraiei egindako eskulana ematera.

Beraien gelako maskota: TTANTTO


Hoy l@s alumn@s de 5º de primaria hemos ido a las clase de l@s de 3 años a entregarles una manualidad que habíamos hecho para ell@s.

Su mascota de clase: TTANTTO.

viernes, 5 de octubre de 2012

KONPOSTA


Gaur izan da gure lehenengo eguna konposta egitera joan garela.
Hasi gara berez ikasten naturaren prozesu berri bat guretzat.


Hoy por primera vez hemos participado con el compost.

TOTURETZA EKINTZA

"Gure silueta" ekintza egiten ibili ginen atzo. 


Gustora aritu ginen baina egia da zerbait bitxia iruditu zitzaigula.



Ayer hicimos "Nuestra Silueta" una actividad un tanto peculiar de tutoría.

miércoles, 3 de octubre de 2012

PLASTIKOA BIRZIKLATZEN

Aste honetatik aurrera gure gelan beste zakarrontzi berri bat daukagu: plastikoarena.
 
Gure ardura izango da plastiko hori kontainer horira eramatea behin beteta dagoenean eta horrela ingurugiroarekiko sentsibilizazioa landuko dugu.

INTERKULTURALITATEA

Gaur begirale bereziak izan ditugu gelan oso interesgarria den gai baten inguruan aritzeko: INTERKULTURALITATEA.

Gaia hau gehiagotan landuko dugu baino oraingoan berezia izan da begirale adituak izan ditugulako eta horrek asko ikasteko aukera eman digu.

viernes, 28 de septiembre de 2012

AZTERKETA/ EXAMEN

Lehenengo azterketa:
Asteazkenean urriak 3: Unibertsoa, astroak, teoria zientifikoa, mitoa edo kondaira eta big-bang eskemen azterketa izango dugu.

Primer exámen:
El próximo 3 de octubre tendremos exámen de los siguientes esquemas: Unibertsoa, astroak, teoria zientifikoa, mitoa edo kondaira eta big-bang.

miércoles, 12 de septiembre de 2012

Ikasturte berria eta talde berria

  Kaixo!!!

2012-2013 ikasturtea hasi berria daukagu eta horrekin batera talde berria daukagu blog honetan. L.H.5.mailako 15 ikasle dira eta antza denez nahiko jatorrak.
Kar, kar, kar.
Aurrerantzean ikusiko ditugu zer nolako lanak eta gauzak egiten dituzten ikasturtean zehar.

Ondo segi!!!

viernes, 22 de junio de 2012

2011/12 ikasturteko azkenengo eguna

 Akenengo eguna eta gauza pilo bat genituen egiteko. Batetik Iker Zangronizi eskerrak emateko detailetxoa ematera joan gara.


Ondoren talde bakoitzak bere tutorearekin argazkia egiteko gelara joan gara.

Jarraian zinemara joan gara gure txirula emanaldia egitera eta gure tutorei erositako opariak banatu dizkiegu. Jabirentzako erloju dotore bat eta Maiterentzat argazki digitalentzako markua.

Honekin batera erakutsi ditugu egindako bi pankarta.
Ikasturte intentsua izan dugu lan pilo bat eginda eta azkenengo ebaluaketan froga dezente egin izan ditugu baino orain badaukagu guzti horrekin ahazteko tartea AMPAkoek guretzako prestatutako jaialdian. Bagoazzz!!!!



Zorionak Sandra Vallenilla

Zorionak guapaaaa!!!!


 Liburutegirako maskotaren lehiaketan gure gelako Sandra Vallenilla saritua gertatu da lehenengo hiruren artean. Irailean jakingo dugu sarituak izan diren hiruren artean zein izango den irabazlea.
Dena den guretzat bazara txapelduna.
Zorionak!!!

DBHkoei zalantak galdetzen

Txanelaren azkenengo proiektuetako bat da DBH1eko ikasleen gana jotzea eta hauek elkarrizketatzea DBHren inguruan LH6ko ikasleek dituzten zalantzen inguruan.
Eta gaur bertan horixe egin dugu. San Bizente ikastolan dauden bi LH6ak elkartu egin gara eta DBH1ekoen gelara joan gara hauentzat prestatuak genituen galderak egitera.
Gustora aritu dira bai ikasle batzuk zein besteak eta galdera guztiak erantzun dira.

Zorionak Sandra

Zorionak guapa!!!


   Zure urtebetetzea ospatu genuen bizkotxo ederrarekin eta txupatxus goxoekin. Gainera aurreko gauean abestu genizun Labrazako aterpean. Zeinen pozik zeunden.
Ondo pasa guapa!!!

Eskerrik asko!!!!!

Zeinen pozik jarri nintzen atzo gelara heldu nintzenean eta arbela irakurri nuenean. Ni ere nahiz eta batzuetan haserre agertu edota triste, oso pozik egon naiz zuekin. 4 urte zenituztenetik ezagutzen zaituztet eta momentu berezi eta polit asko igaro ditugu elkarrekin. 

Hemendik aurrera ikasketa zailak direla entzungo duzue baino inoiz ez ahaztu Maite Floresek esaten zizuena:

"Kontuz zer esaten diozuen zuen buruari!!!"

"Ondo egingo dut, ondo egingo dut, ondo egingo dut."

Maite zaituztet eta gogoan izango zaituztet.
Musuak
Maite

miércoles, 6 de junio de 2012

English exam


Ekainak 12, asteartea  

ENGLISH EXAM

1- Present simple and present continous.
2- Regular and irregular verbs.
3- Questions words ( gaps ).
4- Questions words ( order ).
5- Yes/No questions.

lunes, 28 de mayo de 2012

Zorionak Ainhoa

Gaur gure gelako Ainhoaren urtebetetzea izan da eta gauza pilo bat ekarrri dizkugu bere ikaskideek eta irakasleek hamaiketako goxoa izan dezagun.
Eskerrik asko eta egun polita izan.
Zorionak!!!

jueves, 17 de mayo de 2012

Ibilaldiaren inguruko jolasak

Ibilaldia aurten Trapagaranen izango da eta etapa bakoitzeko jolas ezberdinak prestatu dituzte. Oso interesgarria iruditzen zait eta ziur nago primeran pasako duzuela ikasten duzuen bitzrtean.

 

Hasi ba euskarekin jolasean eta tarteka zeozer ikasiko duzue.

Gogotsu ibili eta aurrera!!!

http://www.ibilaldia.net/jej/index.html

jueves, 3 de mayo de 2012

Matematikazko azterketa

Datorren maiatzaren 9an L.H. 6.mailako guztiak elkartuko gara matematikazko azterketa egiteko.
11.gaiararte sartzen da, hau barne.

Animo eta ondo prestatu.

jueves, 26 de abril de 2012

Euskararik zaharrena

Euskararik zaharrena
Stephen Augustine doktoreak, Kanadako Zibilizazioen Museoko kontserbatzaileak, baita Kanada eta Ameriketako Estatu Batuetako Mi'kmag berezko herriko kidearen arabera, lotura anitz omen daude euskal kulturarekin, arraroa badirudi ere. [+]

Euskal Herritar medikuntza

Euskal Herritar medikuntza
Euskal Herrian arbasoek gaixotasun eta ondoezei aurre egiteko zituzten baliabideen berri emateko xedea duen bloga da ondorengoa. Jakintza zabaldu, herritar medikuntzaren berri eman eta naturak eskaintzen dituen bitarteko ugari eta sendagarriak ezagutzeko aukera eskaintzen du. [+]

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea

Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea [+]
Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea helburu duen proektua da. Hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea. [+]

Biokultura aniztasuna galtzear?

Biokultura aniztasuna galtzear? [+]

 Gezurra badirudi ere, ordenadoreak eta satelite bidezko komunikazioa dauden aroan, oraindik Amazonian tribu ezezagunak badira. Orain dela urte batzuk, inor bizi zenik uste ez zuten oihaneko zona batean zientzilari britainiar bati eraso eta hil egin zuten. Kreen-Akrore (ile motzeko herria) tribu ezezagunekoak izan zirela zabaldu zen orduan. Abionetaz lurraldea miatuta, platano-hostoz egindako etxolak somatu zituzten, baina hilabetetan ibaian gora joanda bertara heldu zirenean, ez zegoen inor. Ohiturari jarraituz zuhaitzetatik zintzilik ispiluak, labanak, altzairuzko aizkorak eta umeentzako jostailuak utzi zituzten. Kreen-Akroreek opariak eraman egin zituzten, baina inork ez zituen ikusi.
Bost urtean ezkutuka ibili ondoren, azkenean harremana izatea lortu zen. Emaitza, ordea, Kreen-Akrore tribukoentzat tamalgarria izan zen. Izan ere 140 biztanletik gaixotuta 66 hil egin ziren. [+]

Elikadura eta osasuna

Elikadura eta osasuna [+] Gorputza makina da; makina perfektua baina sentikorra eta elikadura orekatua da urte askoan arazorik gabe bizitzeko “erregaia”. Nutrizioa gaur egun modan dago eta hori mesedegarria da. Hala ere, aldi berean alderdi negatiboak ere izan ditzake, horren inguruan gezur, mito eta “dieta magikoak” sortu direlako eta askotan iruzur hutsa direlako. Ongi elikatuta egoteko ez dago derrigor produktu jakin hau edo hura jan beharrik, horietan metatuta dauden mantenugaiak eta energia baizik. Bestalde, ez da ahaztu behar elikagaiek kuantitatiboki eta kualitatiboki konposizioan aldaketak izaten dituztela, bai azokan erosten diren elikagai freskoek eta bai ontziraturik edo jateko prestaturik daudenek. Adibide gisa alkatxofak har ditzagun. Horien zati bat baino ez da jaten, zati jangarria, hain zuzen, baina bere energia- eta mantenugai-ehunekoa ez da botatzen den zatiak duenaren berdina. Hori kontuan hartu behar da elikagaien eta errezeten nutrizio-balioa adierazi nahi denean. Gainera, sukaldeko maneiaketagatik (egosteagatik, frijitzeagatik eta abarrengatik) elikagaiek beren energia-mailan eta mantenugai-konposizioan izaten dituzten aldaketak kontuan izan behar dira. Gai horiei buruz gutxi dakigu, nahiz eta ildo horretan azterketa asko egiten ari den. [+]

Industri iraultza

Industri iraultza [+] 1760. eta 1870. urteen artean, elkarren segidan etorri ziren asmakuntzei esker, energia-iturri tradizionalekiko (ura, haizea edo animaliak) mendekotasuna gero eta txikiagoa izan zen. Lurrun-makina agertzean sistema teknologiko berria ezarri zen eta, horren eraginez, lanaren antolamendu berri bat jarri zen indarrean fabrika izeneko lantegi eskergetan. [+]

Lurraren energia

Lurraren energia misteriotsuak sakratutzat hartzen direnean [+] Mendeetan zehar Lurraren barne energiak sakratutzat hartu dira. Besteak beste, biziaren urak, Lurreko ura, ibaiak eta errekak, Indiako Ganges ibaia, itsasoak eta aintzirak, harria, espazio eta denbora hondogabeetako harriak, haitz-formazio eta-azaleratzeak, haitzuloak eta arrailak, mendiak, sumendiak eta su misteriotsuak, mineralak, metalak eta harribitxiak, lurzorua, zuhaitzak eta zuhaiztiak eta ziziaren zuhaitza. Gai honi buruzko lan paregabea aurki daiteke honako estekan. [+]

martes, 24 de abril de 2012

Aspaldiko gaia

-Unibertsoari buruzko azalpen interesgarri bat.
http://www.gaiak.net/postak/postak.php?id=92


Atomo baten tamaina

atomo batek duen tamaina ezagutzeko azalpentxoa eta bideoa duzue ondorengo linkan

http://www.gaiak.net/postak/postak.php?id=222

AZTERKETA

Kaixo!
Ostiral honetan, apirilak 24an, azterketa egingo dugu. Bi aste honetan ikasi eta landu duguna sartuko da, hau da: materia, materiaren propietateak, propietate orokorrak, materiaren egoerak eta egoera aldaketak.
Animo!



¡Hola!
Este viernes haremos el examen de txanela. Tendremos que estudiar lo aprendido y trabajado durante estas dos semanas, es decir: materia, materiaren propietateak, propietate orokorrak, materiaren egoerak eta egoera aldaketak.
¡Ánimo!

Materiaren Propietateak eta Egoerak

Hemen topatuko duzue web orrialde interesgarri bat, materiaren propietateei buruzkoa. SARTU!