martes, 27 de noviembre de 2012

Irratira goaz


Ostegunean, azaroak 29, Arabar Errioxako irratira goaz Biasterira. Taxi-furgoneta hartuko ditugu eta pare bat bidai egin ondoren bertan izango gara. 
Gure lehenengo aldia izango da irratira goazela eta oso emozionaturik gabiltza.
Nazioarteko euskara eguna ospatzeko asmoarekin goaz eta horretarako Bertsolaritza ikastaroan, Uxue Diaz de Cerio irakaslearekin, egindako kopla batzuk abestuko ditugu.
Entzun gaituzue azaroak 29an goizeko 10:30etan, 102.8 edo 105.8 FM

Frogak eta azterketak

Euskal Herriko mapa politikoaren azterketa egin genuen astelehenean eta bihar asteazkena Euskal Herriko mapa fisikoaren azterketa izango dugu.

Datorren astean HISTORIAko azterketekin hasiko gara, lehenengo bi AROAk: AINTZINAROA eta ERDI AROA. 
Joan ikasten.
Animooooo!!!!

lunes, 5 de noviembre de 2012

Ilargia

Ilargiaren olerkia duzue oraingoa, gutxio barru ilargiaren faseak ikusi eta ikasiko baitituzue:

ILARGIAREN AURPEGIAK

Amarraunetik zintzilik
ilbehera:
orduak badoaz aurrera.

Amarraunetik zintzilik
ilbetea:
ilbetea, ordu zurien ordularia
ala ordu ulergaitzena?

Amarraunetik zintzilik
ilgora:
igitaiaz moztu denbora.