Mostrando entradas con la etiqueta lehiaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta lehiaketa. Mostrar todas las entradas

lunes, 16 de mayo de 2011

ATERPERAKO IRTEERA HELBURU

Gutxi falta zaigu Txanelako 5.gaiari agur esateko. Ikasleak motibatzeko lehiaketa/erronka bat egin die tutoreak:
"Oso azkarrak zaretenez eta oraingoan ikasi beharrekoa erreza denez, oso nota onak ateratzen baditu gelako gehiengoak asteburu pasa joango gara aterpe batera zuetako batek eskatu bezala". Eta txi
ntxo ari dira egunez egun ikasten, baina ez buruz, esaten dutena ulertuz eta adibideak jarriz. Fino ari dira 5.mailako hauek.
Zorionak eta segi horrela. Aterpea zain dugu eta.

Ya nos queda muy poco para acabar el 5º tema de Txanela y para motivar a l@s alumn@s la tutora les ha priopuesto un concurso/desafio:
" si la mayoría de vosotros sacáis muy buenas notas iremos a pasar un fin de semana a un albergue como propuso una compañera vuestra". Y ahí estan, día a día dándolo todo.
¡¡Enhorabuena!! Seguid así y pronto nos vemos en el albergue.

viernes, 4 de febrero de 2011

Santa Ageda

Santa Ageda bezpera ospatu dugu eta oraingo honetan makil lehiaketa bat egon da Ikastolan LH 1go mailatik LH6.mailara. Gela bakoitzeko makilik ederrena aukeratu dute eta aukeratutako guztien artean hiru saritu egon dira: Uxue Perez(LH1), Ibon Zuazo(LH3) eta Olatz Bella (LH5A).
Gure gelatik Igor Manzabalek irabazi du diploma makilik landuena izateagatik. Zorionak Igor!!!

miércoles, 2 de febrero de 2011

Zorionak txapeldun


Ainhoak irabazle atera zen Biana Hiriko ipuin lehiaketan lehenengo sariarekin.
Bigarren eta hirugarren sarituak Ikastolakoak izan ziren ere: seigarren mailako Nahia eta Edurne.
Zorionak Guapas!!

martes, 23 de noviembre de 2010

Argazki lehiaketa

Hemen dituzue argazki lehiaketara bidali ditugun guk egindako argazkien aurkezpena.
Zer diozue?
Gustukoak al dituzue?

jueves, 4 de noviembre de 2010

KOMIKI LEHIAKETA

Kaixo!!!
Komiki lehiaketa batean parte hartuko dugu plastikako 3 saioetan egindako komikiekin. Gaia bageneukan: unibertsoaren gaiarekin egindako ipuinari buruzko komikia egitea zen. Beraz, ipuin bezala idatzi berri genuena, komiki bihurtu. Gauza polita egin dugu eta orain soilik dugu bidaltzea eta erantzunen zain egotea.
Irabaziko du gelako norbaitek?
Beno, garrantzitsuena egin dugu: ahal genuen hoberen egin eta bitartean disfrutatu.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

San Bizenteko "Paparatziak"

Hementxe gaude gure argazki makinak eskuan ikastolatik gertu dauden hainbat leku ezberdinetan argazki bitxiak egiten. Plastikako lan bat dugu eta honekin argazkien lehiaketa batean parte hartuko dugu. Horretarako hainbat pausu jarraitu ditugu:
1- Argazki makina ekarri.
2- Ikastolako txoko ezberdinetan argazki bitxiak egin.
3- Ikastolatik gertu dauden leku ezberdinetara joan eta argazkiak egin.
4- Irakassleak gelako ordenagailuan argazkiak deskargatu.
5- Gure pendrivetara argazkiak pasa.
6- Argazkiei izen bereziak eman eta hiru aukeratu.
7- Aukeratutako hiru argazki hoiek karpeta batean sartu eta Maiteri entregatu lehiaketara bidaltzeko.
8- Lehiaketan parte hartzeko fitxak bete.

Ikusten duzuenez ez dira doilik argazkiak egitea izan. Eta orain urduritasunarekin lehiaketaren emaitzen zain gaude.

lunes, 22 de junio de 2009

Bilbon Euskalduna Jauregian






Eñaut Serranoren sariaren bila joan ginen atzo Bilbora bere bi arreba eta irakaslea.
Oso pozik eta urduri zegoen, bizitzan jaso duen lehengo saria baitzen eta ez hori bakarrik, Bilbora joan, San Mames ikusi... Emozio pilo elkartu zirela.

Gende asko zegoen eta aurkezle bezala ETBko aurkezle famatu bat. Arratsalde bikaina pasa genuen eta datorren urtean berriro lehiaketan parte hartzeko gogoekin bueltatu ginen. Ea animatzen ditugun DBHkoak parte hartzen ere beraien saria Bruselaserako bidaia baita eta horretarako egin behar zuten talde lana interesgarria iruditu zitzaigun ere.

Amaieran lunch eder bat eman ziguten etas horrekin afaldu genuen. Bapo eta pozik buelta ginen etxera.

Zorionak Eñaut!!

Orain disfruta ezazu nahi dituzun artelan guztiak egiten, merezita irabazi duzun margo-maletinarekin.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Gelako irabazle batzuk Giza Eskubide lehiaketan


Jakin badakigu ikasle bikainak ditugula San Bizente ikastolan. Honen adibide ditugu 5. mailako Itziar Marauri eta Irene Herreros. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60.urteurrena gaur ospatzen dela eta, Arabako Foru Aldundiatik proposatu ziguten ipuin eta marrazki lehiaketa bat.
Horretarako gaiari buruzko material ezberdina bildu eta aztertu ondoren, lanean jarri ginen. Gehienek marrazkia egin zuten. Eta batzuen gaitasunak fruitu izan dute: Senda Vivara joateko sarrera, diploma eta CD bat.
ZORIONAK!!


Por tod@s es sabido que esta ikastola tenemos grandes talentos y día a día nos dan muestras de ello. Como ejemplo tenemos a dos alumnas de 5º: Itziar Marauri e Irene Herreros. Hoy celebramos el 60 Aniversario de la Declaración de los Derechos Humanos y para ello desde la Diputación Foral de Álava nos propusieron un concurdso de cuentos y dibujos. Juntamos material diverso para informarnos del tema, lo trabajamos y analizamos y despues hicimos el trabajo. La mayoría se decantó por hacer un dibujo. Las capacidades de algunas dieron fruto y... : entradas para Senda Viva, un diploma y un CD. ¡¡¡ENHORABUENA!!!