martes, 18 de enero de 2011

GURE AURKEZPENA!!!

Elkar ezagutzeko aukera izan dezazuen hona hemen gure argazkiak eta horrela jakingo duzue nortzuk ari garen hainbeste lan egiten, ikasten, disfrutatzen...
Oneka, Urtzi, Paula, Ainhoa, Laida, Carmen, Alexander, Emma, Igor, Jon, Veronica, Andrea eta Sandra.

ZORIONAK!!!!



Barkatu bikote baino urtebukaera gogorra izan nuen eta lanez gainezka nengoen.
Orain bai: ZORIONAK!!!
Abenduko 2 urtebetetze hauek gogoratu nahi ditugu eta eskerrak eman nahi diegu gurekin beraien poza eta bizkotxo goxoa partekatzeagatik.

ZORIONAK GUAP@S!!!

Aro Modernoko Adibide bat

"Maitetxu mia" abestia esan nizuen lortuko nuela. Arretaz entzun letra. Abestian gertatu zena eta antzeko istorioak gertatu izan ziren garai hartan, Amerikara diru bila joan ziren euskaldunen artean.


viernes, 14 de enero de 2011

BITARTEAN JOLASEAN ELKARTEAREN BISITA


Aurreko egunean Aizaro izan genuen gelan Haitiko ikasle batzuen inguruan. Aizaro Bitartean Jolasean elkarteko Euskara Teknikaria da. Diapositiba aurkezpen bat erakutsi zigun, azalpen batzuk eman zizkigun eta gure hipotesiak bota ondoren Haitiko ume batzuentzako eskutitza idatzi genuen.
Otsailean erantzuna helduko zaigu Samaniegoko Amaia Huarteren eskutik. Orain Haitin dago eta bertako umeekin eskutitzak irakurriko ditu eta erantzunak idatziko dituzte.

Txanela azterketa


Aro modernoaren azterketa izango dugu urtarrilaren 18an goizeko 9tan.
Galderan badituzue, gogoratu gainontzeko taldekoek prestatutakoak soilik ikasi behar dituzuela.


El martes 18 de enero tenemos examen de Aro Modernoa. Recordad que tenéis las preguntas y que sólo habéis de estudiaros las de los otros grupos.