Mostrando entradas con la etiqueta Euskalerria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskalerria. Mostrar todas las entradas

lunes, 27 de octubre de 2014

ZORIONAK TXAPELDUNAK!!!!

Igandean, atzo,  EUSKARAREN aldeko lasterketa bat izan genuen Oionen.

Horretarako Ramiro de Maeztu eskolako L.H. 5.mailako ikasle batzuekin elkartu ginen pankarta batzuk egiteko.

Eta atzo primerako eguna izan genuen: eguraldi bikaina, giro ederra eta jende pilo euskararen alde lasterketa egiten.

Iujuuuu!!!!

Gora gu eta gutarrak!!!

 Zorionak eta mila esker guzti honetan parte hartu duzuen guztioi.

Musuak Euskaraz Bizi taldea



martes, 2 de diciembre de 2008

Beste bikote baten lana Euskalerriari buruz

Lapurdi
Hemen duzue material gehiago ikasten jarraitzeko gure maitatua de Euskalerriari buruz.

Mendiak

Lapurdi

Wikipedia(e)tik






















Lapurdi Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan.

Hiriburua Baiona dela diote, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan direnetik izendatu duten. Baiona, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura baita; Ipar Euskal Herriko jendetsuena.

EUSKAL HERRIAREN BIDEOA IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

Nerea Villate eta Eñaut

Euskalerriko beste txoko bat

Ikasle bikote batek egindako lana internet bidez. Baduzue nahikoa ikasteko.

NaFaRrOa

IBAIAK

Nafarroako hainbat ibaik gainezka egin, eta arazoak sortu dira errepideetan


A-15 autobidean kamioi gidari bat larri zauritu da, eta haizeteak zuhaitzak bota eta bideak itxiarazi ditu

ERREDAKZIOA

Donostia

120 kilometro orduko haizeteak eta eurite handiak: Zizurkilen (Gipuzkoa) 136 litro metro koadroko, Zarautzen (Gipuzkoa) 132... Ibaiak gainezka, errepideak moztuta, etxebizitzetan kalteak, istripuak... Azken bi egunotako ekaitzak kalte ugari eragin ditu. Larriena atzo goizean gertatu zen, A-15 autobidean. A-15ean, Pagozelai parean, zama arriskutsua zeraman kamioi batek istripua izan zuen, Iruñerako norabidean, eta errepidea moztu behar izan zuten. Gidaria, 34 urteko zizurkildarra (Gipuzkoa), Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zuten suhiltzaileek, larri zaurituta. Zauritua artatu zuten suhiltzaileen arabera, ziurrenik elurrak eragin zuen istripua. Istripuaren ondorioz errepidea itxi egin zuten. Iruñerako norabidea 13:15ean ireki zuten, eta Donostiarako norabidea, berriz, 16:00etan.

AP-68an, berriz, Zanbranan (Araba), auto bat errepidetik atera eta 21 urteko gidaria larri zaurituta eraman zuten ospitalera.

Bestalde, zuhaitz bat erortzeko arriskua zela eta, N-1 errepideko zati bat itxi zuten atzo arratsaldean, Andoain parean (Gipuzkoa), Irunerako norabidean. Auto ilara handiak sortu ziren ondorioz.

Bigarren mailako beste errepide askotan ere izan ziren arazoak, errepidera eroritako zuhaitzen adarrek eta lur-jauziek eraginda. A-63 errepidean ere, Baiona parean, auto-ilara luzeak sortu ziren, bertan egiten ari diren lanek eraginda.



IBAIAK GAINEZKA. Goizean goizetik Arga ibaia bere bidetik atera zen Atarrabia parean (Nafarroa), Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian. Iruñea inguruan ere, Landabeneko industri poligonoan, Argak gainezka egin zuen, eta, Larraun eta Arakil ibaiek ere euren bidetik atera ziren. Horrek eraginda, Irurtzun eta Lekunberri arteko NA-1300 errepidea, NA-2410 Sakanako errepide zaharra eta Landabenera iristeko NA-30 errepidea moztu egin behar izan zituzten Nafarroan. Burlatan ere abisua eman zuten arratsaldean, herritarrek euren ibilgailuak Arga ibaiaren ertzetik ken zitzaten. Izan ere, iaz, martxoan, Burlatan bertan ibaia bat-batean hazi eta uholde handiak izan ziren.

Azken 48 orduetan egin duen euriaren ondorioz, orain egun gutxi lehorte egoeran zeuden urtegi asko gainezka daude. Araban, esaterako, Sobrongo urtegia gainezka egitekotan zegoenez, goiz partean bertako uhateak ireki egin behar izan zituzten.

Baina euriak eta haizeak soilik ez zituen sortu arazoak. Bilbon, esaterako, kazkabar erauntsi handia bota zuen goizean, eta kaleak zuri-zuri eginda geratu ziren. Bilboko Udaltzainek jakinarazi zutenez, argindar sarean arazo bat baino gehiago izan zen, baina eguerdirako kaleetako argiak eta semaforoak konponduta zeuden. Tximista batek, gainera, San Jose elizaren kanpandorrea jo eta aurrealdea kaltetu zuen. Auto batek ere kalteak izan zituen. Herenegun gauetik atzo goizera arte, gainera, Pryde of Bilbao ferrya Santurtziko portura sartu ezinik ibili zen, 600 bidaiarirekin. Gaua itsasoan pasa zuten, eta goizean iritsi zen portura. Bidaiarietako bat zauritu egin zen enbataren eraginez.

Donostian, berriz, haizete handia izan zen atzo egun osoan. Haizeak Antiguako anbulatorioko teilatua eraman zuen -Bizkaian ere, Gallartan, Buenos Aires eskolako kiroldegiko teilatua eraman zuen-, Pio Baroja kiroldegia hustu egin behar izan zuten eta denda bateko erakusleihoa apurtu egin zen. Haizeak Igeldoko frontoian ere kalte handiak eragin zituen. Donostiako suhiltzaileek 250 irteera egin behar izan zituzten herenegun arratsaldetik atzo arte.



ARGINDARRIK GABE. EKAITZAREN ERAGINEZ Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 14.000 herritar inguru argindarrik geratu ziren herenegun. 23:00etarako 7.000 etxebizitzatan zeuden argindarrik gabe, eta Iberdrolak jakinarazi zuenez, atzo arratsaldean 600 bat etxebizitzatan zeuden arazoak; Mañarian, Izurtzan (Bizkaia), Elgetan eta Amezketan (Gipuzkoa).

Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuan ere arazo bat baino gehiago izan zen. Goizean Madriletik zetozen hiru hegaldi desbideratu eta Bilbora bideratu zituzten, eta, horren eraginez, Madrilerako bi hegaldi bertan behera geratu ziren.

Iragarpenen arabera, ordea, okerrena pasa da. Euskalmeten arabera, eguerditik aurrera zerua estali eta arratsaldean euria egingo du, bereziki kostaldean. Haizeak mendebaldetik iparraldera egingo du, eta kostaldean, tarteka, gogor joko du.

Hala ere, bihar eta etzi txarraldia baretu eta oso eguraldi ona iragarri dute. Espainiako Babes Zibilak, hala ere, Nafarroako Pirinioetan elur-jausi arrisku handia dagoela iragarri du eta kontuz ibiltzeko gomendatu.



NAFARROAKO MUGAK

Antso III.aren garaian izenpetutako 1016ko Adiskidetasun Itunean zehaztu ziren Gaztelako konderri eta Nafarroako erresumaren mugak. Garai berean ere aipatzen da Lapurdiko bizkonderria (1023), eta Lupo Antso I.a da Iruñar erregearen menpeko lehenengo bizkondea. Baskoniako dukerria eta euskaldunen erregeak partekatzen dute Zuberoako bizkonderria eta GaskoniaTámarako hitzarmena, Leon-Gaztelarekin hego-mendebaldeko mugak berresten zituena.

bera ere Nafarroako gortearen influentzian dabil. Kasik ehun urte geroago, 1117an, sinatu zen

NAFARROAKO MENDIAK


Hiru Erregeen Mahaia (erronkarieraz Iror Errege Maia, gaztelaniaz Mesa de los Tres Reyes, aragoieraz Meseta d'os Tres Reis, okzitanieraz Tabla d'eths Tros Rouyes eta frantsesez Table des Trois Rois) Euskal Herriak, Biarnok eta AragoikPirinioko garaiena. Halaber, Hego Euskal Herrian ekialderen kokatzen den puntua da. muga duten mendia da, Euskal

Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean dago eta 2.428 metroko garaiera du.




Egileak : Itziar eta Guillermo

Euskalerriko Txokoak

Ikasle batzuen lana da. Bikoteka jarri dira Euskalerriari buruz ikasteko internet erabilita. Hemen daukazue egindako lantxo bat:

Gipuzkoa

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da, haren erdialdean eta Kantauri itsasoaren ondoan kokatua.

Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru herrialdea edo lurralde historikoa da.

42º58'10-43º8'5" ipar zabalera eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko luzera artean hedatzen da. Hedaduraz 1.980 km² ditu eta 92 km luzeko itsasertza. 2008ko erroldaren arabera 700.392 biztanle zituen lurralde historikoak eta horien laurdena hiriburuan bizi dira.



Gipuzkoa

Gipuzkoako bandera Gipuzkoako armarria
Hiriburua Donostia
Herritarra gipuzkoar, giputz
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Foru Herrialdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Eremua 1.909 km²
Biztanleria 700.392
Dentsitatea 360,77 bizt/km²
Agintaria Markel Olano (EAJ)
Ordezkaritza parlamentarioa 25 eserleku
Eusko Legebiltzarrean
www.gipuzkoa.net


Gipuzkoaren mapa fisikoa
Hondarribiko Alde Zaharreko plaza

Gipuzkoa Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da, haren erdialdean eta Kantauri itsasoaren ondoan kokatua.

Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru herrialdea edo lurralde historikoa da.

42º58'10-43º8'5" ipar zabalera eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko luzera artean hedatzen da. Hedaduraz 1.980 km² ditu eta 92 km luzeko itsasertza. 2008ko erroldaren arabera 700.392 biztanle zituen lurralde historikoak eta horien laurdena hiriburuan bizi dira.

Hiriburua Donostia du. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak bertan daude.

Lan hau egin dugu Tasio eta Irene.

miércoles, 19 de noviembre de 2008

Euskalerriko mapa ezberdinak



Mapa mota ezberdinak ikasten gaude.
Dagoeneko Txanelan Euskalerriko mapa fisikoa eta politikoak ikusi eta ikasi ditugu.
Baino badago beste mapa mopa bat datorren urtean ikasiko duguna,
zein da?

lunes, 17 de noviembre de 2008

PRENTSA TXOKORAKO

Txanelak proposatzen dizkigun helbide digitalak:
www.berria.com
www.sustatu.com eta gehiago

www.argia.com
www.zabaldu.com eta gehiago
www.gaur8.info
www.eitb24.com/edu eta gehiago, bertsolaritza , literatura, musika eta zinema