miércoles, 31 de octubre de 2012

ENGLISH exam

ENGLISH EXAM
AZAROAK 8, OSTEGUNA
VOCABULARY AND SENTENCES

viernes, 26 de octubre de 2012

Begi tristeak antzezlana


Gaur Oiongo zinemara joan gara "Begi tristeak" antzezlana ikustera. Save the Children ONGak ekarri digu eta oso polita izan da. Lau istorio ezberdinen bitartez bortizkeria, agresibitatea, biolentzia eta guda bizi duten umeen kasuak kontatu dizkigute.
Aldez aurretik gure irakasleak azaldu zigun zer ziren ume errefuxiatuak eta antzerkiaren informazioa eraman genuen etxera gurasoekin irakurtzeko.
Eta antzerkia ikusi ondoren lanarekin jarraitu dugu antzerkiaren mezua landuz hausnarketaren bitartez.
Hemen ditugu egindako eta ikusitakoaren adibideak argazkietan.

Azterketa

Kurtsoko bigarren azterketa izango dugu asteartean, urriak 30. Honetan ikastekoa dugu: zientzia eta zientzia motak, galaxciak, izarrak, argi-urtea eta konstelazioak.
Argi izan eta eduki garrantzitsuena ez dela buruz ikastea baizik eta ulertzea.
Animo eta asko ikasi.
Zeozer ez baduzue argi, galdetu mesedez.

Tenemos el segundo exámen del curso el martes 30 de octubre. Lo que entra: los esquemas de zientzia eta zientzia motak, galaxciak, izarrak, argi-urtea eta konstelazioak.
Tened bien claro que lo mas impotante no es aprender de memoria sino entenderlo.
Ánimo y estudiad mucho.
Si hay algo que no entendéis o no tenéis claro peguntadlo por favor.

lunes, 15 de octubre de 2012

H.H. 3urtekoen gelara joan gara!!!


Gaur L.H. 5.mailakoek H.H. 3 urtekoen geletara joan gara beraiei egindako eskulana ematera.

Beraien gelako maskota: TTANTTO


Hoy l@s alumn@s de 5º de primaria hemos ido a las clase de l@s de 3 años a entregarles una manualidad que habíamos hecho para ell@s.

Su mascota de clase: TTANTTO.

viernes, 5 de octubre de 2012

KONPOSTA


Gaur izan da gure lehenengo eguna konposta egitera joan garela.
Hasi gara berez ikasten naturaren prozesu berri bat guretzat.


Hoy por primera vez hemos participado con el compost.

TOTURETZA EKINTZA

"Gure silueta" ekintza egiten ibili ginen atzo. 


Gustora aritu ginen baina egia da zerbait bitxia iruditu zitzaigula.



Ayer hicimos "Nuestra Silueta" una actividad un tanto peculiar de tutoría.

miércoles, 3 de octubre de 2012

PLASTIKOA BIRZIKLATZEN

Aste honetatik aurrera gure gelan beste zakarrontzi berri bat daukagu: plastikoarena.
 
Gure ardura izango da plastiko hori kontainer horira eramatea behin beteta dagoenean eta horrela ingurugiroarekiko sentsibilizazioa landuko dugu.

INTERKULTURALITATEA

Gaur begirale bereziak izan ditugu gelan oso interesgarria den gai baten inguruan aritzeko: INTERKULTURALITATEA.

Gaia hau gehiagotan landuko dugu baino oraingoan berezia izan da begirale adituak izan ditugulako eta horrek asko ikasteko aukera eman digu.