viernes, 23 de diciembre de 2011

Jon eta Alenxander TXISTULARIAK

Inauterietan ez bakarrik oraingoan ere gure ikaskideak diren Jon eta Alexander urteko azkenengo egunean txirulaz abesti polit bat jo digute.
Entzuteko estekan klikatu.
hemen

Olentzero ospatzen



Urteko azken klase egunean Olentzerorekin atera gara Oiongo kaleetara abestera.
Aurten sorpresa ederra genuen. Ikasle ohia eta ikasle baten izeba den ROSALINDAK txokolatea oparitu digu guztioi bere tabernaren parean abesteagatik.

Oso polita izan da eta eskerrak eman nahi dizkiogu.

Txokolate horren zain geundela taldeko argazkia egin dugu.

Urteko azkenengo egunean



Olentzerorekin abestera atera baino lehenago klasean egon gara gure gaiko bi jolasekin: Espainiako erkidegoen puzzlea montatzen eta ondoren Espainiako erkidegoei buruzko jolasarekin. Azkenengo honetan lau taldetan egon gara erkidegoei buruzko galderak erantzuten. Erkidegoz erkidego bidaiatzen egon gara bakoitzari buruzko gauza berriak ikasten.
Ondo pasa dugu.

Zorionak Urtzi


Gabonetako oporretan Urtziren urtebetetzea denez, oporrak hartu baino lehenago gurekin partekatzeko hamaiketakoa ekarri zuen.
Eta bietako bat:
edo gose asko genuen.............
edo sekulakoa zen bizkotxoa
ez baitzen ezer gelditu.
Mila esker guapo!!!

Zorionak Andrea


Abenduaren lehenengo egunean izan zen eta ospatu genuen Andrearen urtebetetzea.
Mila esker gurekin partekatzeko ekarri zenuen hamaiketakoarengatik.
Oso goxoa zegoen!!!

viernes, 2 de diciembre de 2011

Zubitik bueltako azterketak


Abenduaren 12 eta 14 an, txanelako azterketak egingo ditugu. Astelehenean, 12an, Espainiako mapa fisiko (ibaiak eta mendiak) sartuko da azterketan. Asteazkenean, 14an, Espainiako mapa politikoa ikasi beharko duzue (erkidegoak eta probintziak). Animo!


El 12 y el 14 de diciembre haremos los exámenes de txanela. El lunes 12 de diciembre haremos el examen correspondiente al mapa físico de España (ríos y montes). Para el miércoles 14 de diciembre habrá que estudiar el mapa político de España (provincias y comunidades). ¡ Ánimo!