Mostrando entradas con la etiqueta antzerkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta antzerkiak. Mostrar todas las entradas

lunes, 23 de febrero de 2015

Egutegia: eskiatzera, antzerkia...

Martxoak 6an eskiatzera goaz!!!
L.H. 5, 6 eta DBH1go mailakoak Ezkaraira joango gara eskiatzera. Ez dakitenentzako begiraleak egongo dira eta bestela ere ikastolako irakasle batzuekin joango gara.


Argazkia duela urte batzuetakoa da :)





Martxoak 31an: Paraiso antzerki taldea datorkigu zinemara beraien ikuskizun batekin

viernes, 8 de octubre de 2010

Antzerkira....



Gaur gizon bat etorri da ikastolara paquete eta sobre batzuekin LH3n, 4n, 5An, 5Bn eta 6n banatzeko, esanez jolastokiaren ondoren denok lantzeko materiala zela.
Irrikitan geunden jakiteko zer zegoen. Irakasleak azaldu digu eskutitzeko azalpenak
zer zihoen eta nola landu behar genuen.
Lehenengo isiltasunean ikutu, usaindu eta mugitu behar genuen elkarri pasatuz.

Gero galdetu digu ia bagenekien zer zen poltsatxoan zegoena eta azkenik, arduradunak zabaldu du eta bertan zegoen eskutitza irakurri digu.
Ipuin bat egin behar izan dugu eta horren truke antzerkira joateko sarrerak emango dizkigute.
Zeinen ondo!!!
Izugarri gustatzen zaigu antzerkia.

jueves, 4 de marzo de 2010

ANTZERKIRAKO GAIAK


Zeintzuk izan daitezke kurtso bukaerarako egingo dugun antzerkiaren gaiak?
- Ikastolan hasi ginenetik orain arte bizi izan ditugunak.
- Ikastolako ekintzetan bizi izandako gauza bitxiak.
- Izandako irakasleen imitazioa.
- Ikasi duguna urte hauetan.
- Nolakoa izan den bertan emandako pasartea eta nolakoa izatea gustatuko litzaiguke.
-...

Bururatzen al zaizkizue gehiago?
Iruzkinetan idatzi eta apirilean bozkaketa egingo dugu prestatzen hasteko.

martes, 2 de marzo de 2010

ANTZERKI MUTUAK



Txanelako 4.gaiean Industrial Iraultza ikasiko dugunez Charles Chaplinen bideo bat ikusi genuen "En tiempos modernos" eta gelan taldeak sortu eta gure antzeki mutuak egin genituen di-da batean. Gaiak: lana, kutsadura, manifestazioak.
Gure argazki eta bideoak gutxi barru izango dituzue ikusgai.
Zer deritzozue?