Mostrando entradas con la etiqueta baratzea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta baratzea. Mostrar todas las entradas

miércoles, 25 de febrero de 2015

L.H. 5.mailako batzuen letxuagak

                                       
Aurreko astean etxera eramandako letxugen argazki batzuk:





Formato ezberdinetan ikus ditzazkegu:
oraindik iogur potean, terrazako mazetan, lorontzi ezberdinetan... guztiak bizirik eta handitzeko gogoekin.
Jakin badakigu horretarako egunero ureztatu behar ditugula eta maitasunez zaindu.






lunes, 23 de febrero de 2015

Baratzea ekologikoarekin bat...


Gure ikastolako baratzea ekologikoarekin bat, badugu ikastolan ere kontsumo talde bat. Arnedoko nekazari ekologiko bati, astero, ikastolako familia batzuk, produktu ekologikoak eskatzen dizkiogu. Eta ez hori bakarrik, ikastolako gela batzuk, baratzea ureztatzen dute, beste batzuk; zaindu eta hornitu, beste batzuk; konpostaren ardura... lan ezberdinak egiten ditugu baratzearekin lotuta.


Proiektuarekin jarraitzeko, aurreko astean otsailak 17an, nekazariak, letxuga landareak ekarri zizkigun bakoitzari bana oparitzeko. Honen truke, nekazaritza ekologikoarekin zerikusia zuen marrazki ba egin genien Juan Carlosi eta Anari (nekazariak).

Marrazkiak nekazaritza ekologikoarekin zerikusia duten esaldiak, esloganak eta hitzak jarri genituen. Azkenik, etxetik iogur potea ekarri genuen landarea eraman ahal izateko. etxean landatu egin dugu eta orain prozesuaren argazkiak bidali behar ditugu gure blogean jartzeko zein ikastolako baratzearen blogean agertzeko.

Hurrengo linketan informazioa duzu:
Baratzeko weba: http://www.sanbizenteikastola.info/es/el-centro/proyectos-educativos/item/509-baratza.html
Kontsumo taldea: http://www.sanbizenteikastola.info/es/servicios/grupo-de-consumo.html

Zeinen gauza politak egiten ditugun :) !!!