jueves, 26 de febrero de 2015

BAKEAREN EGUNEAN...

Bakearen eguna ospatzeko ormairudi bat egin genuen eta gure patioan jarri genuen frontoiko hezian euriaz babesteko.
Urtarrilak 30ean. Hona hemen gure artelana.

miércoles, 25 de febrero de 2015

L.H. 5.mailako batzuen letxuagak

                                       
Aurreko astean etxera eramandako letxugen argazki batzuk:





Formato ezberdinetan ikus ditzazkegu:
oraindik iogur potean, terrazako mazetan, lorontzi ezberdinetan... guztiak bizirik eta handitzeko gogoekin.
Jakin badakigu horretarako egunero ureztatu behar ditugula eta maitasunez zaindu.






lunes, 23 de febrero de 2015

Egutegia: eskiatzera, antzerkia...

Martxoak 6an eskiatzera goaz!!!
L.H. 5, 6 eta DBH1go mailakoak Ezkaraira joango gara eskiatzera. Ez dakitenentzako begiraleak egongo dira eta bestela ere ikastolako irakasle batzuekin joango gara.


Argazkia duela urte batzuetakoa da :)





Martxoak 31an: Paraiso antzerki taldea datorkigu zinemara beraien ikuskizun batekin

Gure gelako kirolari batzuk

Gure gelako batzuk futbolean jolasten dute. 
 
Hona hemen argazki batzuk.
 Egun ezberdinetakoak dira.
Ezagutu dituzue?













Baratzea ekologikoarekin bat...


Gure ikastolako baratzea ekologikoarekin bat, badugu ikastolan ere kontsumo talde bat. Arnedoko nekazari ekologiko bati, astero, ikastolako familia batzuk, produktu ekologikoak eskatzen dizkiogu. Eta ez hori bakarrik, ikastolako gela batzuk, baratzea ureztatzen dute, beste batzuk; zaindu eta hornitu, beste batzuk; konpostaren ardura... lan ezberdinak egiten ditugu baratzearekin lotuta.


Proiektuarekin jarraitzeko, aurreko astean otsailak 17an, nekazariak, letxuga landareak ekarri zizkigun bakoitzari bana oparitzeko. Honen truke, nekazaritza ekologikoarekin zerikusia zuen marrazki ba egin genien Juan Carlosi eta Anari (nekazariak).

Marrazkiak nekazaritza ekologikoarekin zerikusia duten esaldiak, esloganak eta hitzak jarri genituen. Azkenik, etxetik iogur potea ekarri genuen landarea eraman ahal izateko. etxean landatu egin dugu eta orain prozesuaren argazkiak bidali behar ditugu gure blogean jartzeko zein ikastolako baratzearen blogean agertzeko.

Hurrengo linketan informazioa duzu:
Baratzeko weba: http://www.sanbizenteikastola.info/es/el-centro/proyectos-educativos/item/509-baratza.html
Kontsumo taldea: http://www.sanbizenteikastola.info/es/servicios/grupo-de-consumo.html

Zeinen gauza politak egiten ditugun :) !!!

Martxoak 15ean bigarren eskuko merkatua egingo dugu


Aurten L.H. 5.mailakoek egingo dugu Bigarren Eskuko Azoka ikastolako gimnasioan.

Gure Txanelako 3.gaiaren proiektua izango da, Martxoaren 15ean.

Lortu dugun material guztiarekin (gurasoek eta familiakoek ekarritakoa, ikastolako gainontzeko gurasoek eta langileek zein lagunek ekarritakoarekin...) gimnasioan jarriko dugu eta ahal dugun guztia salduko dugu.
Oraindik ere garaiz zabiltzate material gehiago ekartzeko. Biltzean ari gara ikastolako haurtzaindegi zaharreko gelan.

Ateratako diruarekin gimnasiorako materiala erosiko da.
 Ia diru asko lortzerik dugun horren garestiak diren kuboak erosteko!!!

Martxoaren 15ean, goizeko 12etatik 15etara zuen zain izango gara ikastolako gimnasioan.

Gure inauteriak: MUSIKA


 


 Aurten inauterietako gai;  MUSIKA izan zen.

                                                      Horregatik eta aurten Araba Euskaraza egokitu zaigulako, idaia biak elkartuta "Arabaz Euskarazeko txaranga"-z mozorrotzea pentsatu eta egin genuen.



  Gure txarangaren entsaio bat aurkeztu genien, jakinda denbora gutxi daramagula: kar, kar, kar.







Eta gure ikaskidea den Uxue Perezekin gogoratu ginen Donostiako ospitalean ebakuntza batean zegoelako. Gure animoak eta musikaren energia bidali genion.






Primeran egin genuen eta pasa ere. Hona hemen otsailak 13ko goizaren argazki batzuk.