jueves, 19 de diciembre de 2013

ONDO PASA TOMASA!!!!

Jai egun hauetan primera pasa dezazuen opa diezazuegu L.H.6.mailan lan egiten dugu irakasle guztiak.

Musuak

viernes, 13 de diciembre de 2013

ENRIQUEREN BISITA

  Atzo Enrique (Kikeren aita) etorri zen ikastolara betiko lez; Kikerentzako tapoien eta mugikorren bila zein saldu ez diren liburuak hartzera. Eta L.H. 6.mailako ikasleok sorpresa ederra eman genion.
Prestatu ginen azaltzeko gaurko ipuinkontalarian, Kikeren ipuina kontatuko dugula, zeintzuk material
erabiliko genituen eta nola.
Izugarri emozionatu zen eta poz-pozik izan ginen guztiak.



miércoles, 11 de diciembre de 2013

ARTE GALERIA/ GALERÍA DE ARTE

ARTE GALERIA

Gaztelaniako lehen proiektua Arte Galeria osatzea zen, eta lortu dugu. Kostata baina lortu dugu.
Hainbat eskultore eta estilo desberdin jorratu eta gero, hots, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Mikel Okiñena eta Cristina Iglesias, besteak beste, gu geu jarri ginen lanean eta hiruzpalau eskultura sortu genituen bakoitzak. Matrial desberdinak erabili ditugu: kartulinak, buztina eta baita berziklatzeko den materiala. Lan handia izan da, baina ondo pasatu dugu.
Bestalde, katalogoa ere idatzi dugu, bertan, artisten biografiak, gureak, eta nola joan garen obrak osatzen esplikatu dugu.


UNA GALERÍA DE ARTE
El primer proyecto de Lengua Castellana ha sido montar una Galería de Arte. Primero hemos estudiado a varios escultores y sus obras, por ejemplo a Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Cristina Iglesias, Mikel Okiñena, entre otros, y después nos hemos puesto "manos a la obra". Ha sido un trabajo arduo pero bonito, eso dice Arantxa. Hemos hecho unas tres o cuatro esculturas por cabeza, y con diferentes materiales, cartulina, arcilla y material para reciclar.
Además hemos escrito el catálogo donde podéis leer nuestras biografías y el proceso de creación de las obras.

Gure arte lan batzuenen izenburuak/Títulos de algunas de nuestras obras
El emoticono
El túnel majestuoso
El enano amenazante
Figura al estilo de Oteiza
Las conchas del mar

Artisten izenak / Nombres de los artistas
Ibon               Aimar
Ainhoa                                Hirune
Irati J.           Irati A.                                Unai
Mario                          Eier
Salma           Naiara
Carlota                                        Jone
                               Laura

martes, 19 de noviembre de 2013

Europako mapen azterketak

Europako mapen azterketak izango ditugu laister:



Arazoaren 26an: Europa mapa POLITIKOAren azterketa.
Azaroaren 29an: Europa mapa FISIKOAren azterketa.

miércoles, 13 de noviembre de 2013

PLASTIKA eta PUZZLEA egiten

Kaixo jarraitzaileak!!!


 Orain ikusiko dituzuen argizkarietan plastikako lanetan gaude eta baita gure Txanelako gaiarekin zerikusi duen puzzle bat egiten.




AGENDA 21en Ardura batzuk ditugu!!!



L.H. 6.mailakoek badakigu San Bizente ikastola Agenda 21n sartua dago.
Honen barruan gure gelak ardura ezberdinak ditu: 
gelan erabiltzen ditugun materialak dagozkien zakarrontzietara botatzen ditugu, 
tapoiak jasotzen ditugu, 
 arropa jasotzen dugu,
konposta egiten dugu, ur pitxinga ekartzen dugu ur txorrotarekin gastatzen den ur kopurua aurrezteko, fotokopia gutxiago eta modu zentzudunago batean egiten ditugu, papera berrerabilten dugu, zaborrerako materialarekin eskulturak egin ditugu...
Zerbait ahaztuko zigu baino zalantzarik ez izan bide berdinetik jarraituko dugula.





MUSIKAn oso gustora

L.H. 6.mailakoak oso gustora egoten ohi gara Musikako orduetan. Gehienetan txirula jotzen, txisteak, joku erritmikoak... egiten ditugu.
Argazkia adibide duzue

Kikerentzako lana prestatzen


Gure irakasleak komentatu zigun aurten norentzat jaso behar genituen plastiko gogorreko tapoiak eta mugikorrak: Albelda de Ireguako Kikerentzat.
 Kike AME gaixotasunaz jota dago (Atrofia Muskular Espinal de tipo 2). Behar dituen tratamendu eta zaintzetarako dirua ateratzeko modua da.

Orain ipuin polit zein berezi bat atera dute Kikeren istorioa kontatzen duena. 8€ balio dituena. momentuz gaztelaniaz bakarrik daude baino laister euskarazko aleak izango ditugu.
 
 Salgai ditu Maite Floresek norbaitek interesa balu edota Adonix tabernan ere eta logroñon Santos ochoa liburutegietan, Cerezo liburutegian eta Natura dendan.
 
  Gu ere berari eta familiari animoak helarazteko lantzo bat prestatzen ari gara berari buruzko istoria entzun eta gero interneten eta bere facebookean.


Kikerentzako mezuren bat baldin baduzu idatziguzu iruzkinen bat eta berari helaraziko diogu eta noski tapoiak eta mugikorrak biltzera animatzeaz gain bere liburua "Kike, el principe de la sonrisa" erostera ere animatu nahi zaituztegu.











lunes, 11 de noviembre de 2013

Europako mapak

Europako mapak ditugu ikasteke orain: 
fisikoa zein politikoa.

Horretarako erabili ditzazkezue aurretik jarretako mapa interaktiboen orrialdea, Txanela liburua eta koadernoa. Gogoratu gelan baditugula bi joku eta puzzle, jolasean ikasteko.
Animo koadrila!!!

AZTERKETAK: 
Europako FISIKOA: azaroaren 19an.
Europako POLITIKOA: azaroaren 22an.


viernes, 8 de noviembre de 2013

Barrian

Barriako aterpean EGBko barnetegian 4 egun egon gara. 
Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu. Hala eta guztiz ere, bi egunetan  eguzkia izan dugu eta primeran pasa dugu uneoro. 
Ekintzak oso politak eta interesgarriak izan dira (pulsadorea, itsasargia, itsasontziak, bota pilota, CDarekin bira, murala, txutxunpeta...) eta denbora librea ere bagenuen mahi jokoekin eta kirol materialarekin jolasteko aukerarekin.  Janaria izugarri goxoa (mimoz eginda eta kalitatezkoa), begiraleak oso jatorrak eta aterpeko instalazio guztiak oso txukunak eta egokiak. Gainera guretzako bakarrik izan dugu aterpe osoa.
Guzti honengatik oso ondo pasa dugu eta bertan egun gehiago emateko gogoekin geratu gara. Taldearen arteko harremanak sendotu dira eta euskara indartu egin dugu.
Gehiago ikusteko klikatu hemen