viernes, 23 de diciembre de 2011

Jon eta Alenxander TXISTULARIAK

Inauterietan ez bakarrik oraingoan ere gure ikaskideak diren Jon eta Alexander urteko azkenengo egunean txirulaz abesti polit bat jo digute.
Entzuteko estekan klikatu.
hemen

Olentzero ospatzen



Urteko azken klase egunean Olentzerorekin atera gara Oiongo kaleetara abestera.
Aurten sorpresa ederra genuen. Ikasle ohia eta ikasle baten izeba den ROSALINDAK txokolatea oparitu digu guztioi bere tabernaren parean abesteagatik.

Oso polita izan da eta eskerrak eman nahi dizkiogu.

Txokolate horren zain geundela taldeko argazkia egin dugu.

Urteko azkenengo egunean



Olentzerorekin abestera atera baino lehenago klasean egon gara gure gaiko bi jolasekin: Espainiako erkidegoen puzzlea montatzen eta ondoren Espainiako erkidegoei buruzko jolasarekin. Azkenengo honetan lau taldetan egon gara erkidegoei buruzko galderak erantzuten. Erkidegoz erkidego bidaiatzen egon gara bakoitzari buruzko gauza berriak ikasten.
Ondo pasa dugu.

Zorionak Urtzi


Gabonetako oporretan Urtziren urtebetetzea denez, oporrak hartu baino lehenago gurekin partekatzeko hamaiketakoa ekarri zuen.
Eta bietako bat:
edo gose asko genuen.............
edo sekulakoa zen bizkotxoa
ez baitzen ezer gelditu.
Mila esker guapo!!!

Zorionak Andrea


Abenduaren lehenengo egunean izan zen eta ospatu genuen Andrearen urtebetetzea.
Mila esker gurekin partekatzeko ekarri zenuen hamaiketakoarengatik.
Oso goxoa zegoen!!!

viernes, 2 de diciembre de 2011

Zubitik bueltako azterketak


Abenduaren 12 eta 14 an, txanelako azterketak egingo ditugu. Astelehenean, 12an, Espainiako mapa fisiko (ibaiak eta mendiak) sartuko da azterketan. Asteazkenean, 14an, Espainiako mapa politikoa ikasi beharko duzue (erkidegoak eta probintziak). Animo!


El 12 y el 14 de diciembre haremos los exámenes de txanela. El lunes 12 de diciembre haremos el examen correspondiente al mapa físico de España (ríos y montes). Para el miércoles 14 de diciembre habrá que estudiar el mapa político de España (provincias y comunidades). ¡ Ánimo!

viernes, 25 de noviembre de 2011

San Bizente ikastolako LIPDUBa


____________________________________________________________________________________
Zeinen ondo pasa genuen eta hori nabaria denez ondo atera zitzigun.
Gora Euskararen Nazioarteko Eguna!!
Zorionak guztioi.
Lan polita egin genuen.

jueves, 24 de noviembre de 2011

HURRENGO AZTERKETAK


Azaroak 29an: Europako mapa Fisikoa

Abenduak 2an: Euskarazko azterketa

Abenduak 13an: Matematikako azterketa 1. 2. 3. 4 eta 5. gaiak.


Animo txapeldunak!!!
Zorte on!!! eta horretarako behar beste ikasi.

jueves, 17 de noviembre de 2011

Azterketak


Munduko mapen azterketak:

-Kontinenteak, ozeanoak eta Europa kokatu: azaroaren 21ean.

-Europako mapa politikoa: herrialdeak eta hiriburuak 25ean.

martes, 15 de noviembre de 2011

ESPERIMENTUAK

Txanelako lehenengo gaiaren esperimentuak ditugu honako hauek:

Laida eta Oneka: SUMENDIA




Jon eta Veronica. LURPEKO URAK



Igor eta Urtzi: TOLESTURAK



Emma, Paula eta Sandra: SUMENDIA



Andrea eta Carmen: FAILAK




Ainhoa eta Alexander: HAIZEA



Zer moduz egin dugu?
Zer da gehien gustatu zaizuna?

Zer aldatuko zenuke?

miércoles, 2 de noviembre de 2011

Azterketak



Lengua eta Musika azterketak dituzue astelehenean:

Lenguan: Cuaderno de Actividadeseko ariketak birpasatu eta ikasi eta analisis morfosintaktikoa.

Musikan:unitatean landu dituzuen abestiak prestatu.


Animo txapeldunak!!

jueves, 27 de octubre de 2011

Mate azterketa


Matematikako azterketa izango dugu azaroak 3an.
Bertan sartuko dira: 1., 2. eta 3.gaiak.

Animo!!!

El próximo 3 de noviembre tendremos exámen de Matemáticas.
Entran los temas: 1, 2 y 3.

¡¡Ánimo!!

viernes, 14 de octubre de 2011

TUTORETZA


Hasi gara pazientzia lantzen eta egindako lan baten emaitza pasiloan jarri dugu.
Izenburua: Pazientzia dortoka poliki poliki gure gelara dator.

martes, 11 de octubre de 2011

Aste honetako erronka


Ostiralerako asmatu behar duzuen igarkizuna:

"Sasira joan eta urratu ez
uretara joan eta busti ez."

viernes, 7 de octubre de 2011

Gure Artelanak


Etor zaitezte ikastolara eta eraikin gorriko sarreran guk egindako eskulturak aurkituko dituzue. Buztinarekin egindakoak dira, ondoren tenperekin margotu ditugu, obrari izena jarri eta sinatu ditugu.
Zer diozue?

1go gaiko azkenengo AZTERKETAK


Urriak 14/14 de octubre:
Lurrikarak edo seismoak, sismografoa, haizea eta itsasoa.


Azaroak 4/4 de noviembre:
Ibaia, glaziarrak eta lurpeko urak

miércoles, 5 de octubre de 2011

Erronka den ASMAKIZUNA


Erleak bi ditu
liztorrak batere ez,
euliak bat darama
nik ez eta
zuk ere ez.


Astelehenerako koadernoan idatzita.

lunes, 3 de octubre de 2011

Azterketa


Txanela 1.gaiko 2. azterketa daukagu eta ondorengoa sartzen da: harriak, eragile geologiko edo geomorfikoak, tolesturak eta failak, eta sumendiak.
Tenemos el 2do examen dl 1er tema en el que entra: harriak, eragile geologiko edo geomorfikoak, tolesturak eta failak, eta sumendiak.

jueves, 29 de septiembre de 2011

ZORIONAK ONEKA!!!!


Zorionak guapa!!!

Gaur Onekaren urtebetetzea da eta bizkotxo goxo batekin eta zukuekin ospatu dugu.
Mila esker eta oso ondo pasa zure egunean.

jueves, 22 de septiembre de 2011

Azterketak- FROGAK


Txanela irakasgaikoa:
IRAILAK 23an (16, 17 eta 18. orrialdeak)

Ingelesa:
IRAILAK 26ean Vocabulary

martes, 20 de septiembre de 2011

Julio Verne

Munduko sorrera 3 minututan

Horren labur dagoenela ez da guzti-guztia azaltzen baino sintesi bezala oso ondo dago.
Zer diozue?


Lurraren geruzak

Lurraren geruzen azalpenak ematen dituzten bideo batzuk:



Ozono geruza


Hurrengo helbidean klikatu ezkero ozono geruzari buruzko informazioa izango duzue:

http://www.pnuma.org/ozonoinfantil/html/index.htm

Atmosferaren geruzei buruzko informazioa

OLERKIAK


Nork nahi ditu izarrak kontatu
Teleskopioarekin?
Edo soinekoak eta galtza berriak josi
jostorratza eta hariarekin?
Ez al da hobe izango txitxipilotak egitea
haragia, irina eta tomatearekin?


"Ilargiaren aurpegiak"

Amaraunetik zintzilik
ilbehera:
orduak badoaz aurrera.


Amaraunetik zintzilik
ilbetea:
ilbetea, ordu zurien ordularia
ala ordu ulergaitzena?

Amaraunetik zintzilik
ilgora:
igitaiaz moztu denbora.

Zergatik deitzen diote Lurrari planeta urdina?



Gure planetaren kolore zehatza jakiteko, 196ko abuztua arte itxaron behar izan genuen. Geminis 11-ko astronautak Lurrari begiratu eta lluratuta geratu ziren. Kolore ugari zegoen lurbiran: tropikoetako ohianean esmeralda; basamortuen gorri-horia... Baina, batez ere, ozeano eta itsasoen urdina zen nagusi. Horregatik, nahiko egokia da ordudanik eman zaion “planeta urdin” izena.

Izarren hautsa bertsio berriagoa


Ken zazpiren bertsio animatua entzuteko aukera duzue hurrengo linka sakatu ezkero.
disfrutaezazue!!!
http://www.youtube.com/watch?v=95mDuflUReg

lunes, 19 de septiembre de 2011

Zergatik ez dira egunez izarrak ikusten?

Gaua osoa esna eman ondoren, lotan ote daude? Ala beste galaxiaren bateko senideak ikustera joan ote dira? Ez, guk ez ikusi arren, izarrak lehenengo lekuan daude. Gertatzen da Eguzkiaren argia eguratsean sartzen dela eta parte bat, aerosolen eta ur-lurrinaren eraginez, barreiatu egiten dela zeru goiaren urduritasuna eraginez. Eguzki-argiak ez digu uzten izarren argitasun ahula ikusten, gauean bezala.

Zergatik ez da Eguzkia gauez ikusten?


Lurra bere ardatzaren inguruan ari da biraka, eta gauden lekutik batzuetan ikusten dugu Eguzkia eta beste batzuetan ez. Ikusten ez den tarte horri gaua deitzen diogu. Eta orduan Eguzkia munduaren beste aldea, gure kontrakoa, ari da argitzen, eta horregatik ez dugu guk argia ikusten; zeru goia ilun izaten da eta izarrak ikusten ditugu.

OLERKIA

Nahi luke baleak

izan astronauta

espazioan gauzak

arinak dira eta,

horrela berak ere

egingo luke saltoka.

Zorionak Maite!!!


Eta beste bat!!!
Ala!!! Kurtsoa hasi berria eta gu ospakizunez josia egutegia. Kar,kar!!!
Oraingoan irakaslearena izan dugu eta gailetak eta zukuak ekarri zizkigun.
Eskerrik asko Maite!!!!

Zorionak IGOR!!!!


Klaseko lehenengo egunean urtebetetze ospakizun bat izan genuen: Igorren urtebetetzea. Horretarako bizkotxo eta irabiatu goxoak ekarri zizkigun.
Eskerrik asko Igor eta ZORIONAAAKKKK!!!

lunes, 5 de septiembre de 2011

Alexanderren urtebetetxea


Zorionak guapo!!!

Berandu jarri dugu baino egunean bertan ospatu genuen Labrazako aterpeko azkenengo egunean.

miércoles, 22 de junio de 2011

Labrazako aterpean

Nota onak atera genituen irakasleak botatako erronkarekin eta hori dela eta bi gau eman ditugu Labrazako aterpean. primeran egon gara eta eguraldi bikaina izan dugu.
Oso ondo pasa dugu honakoak egiten: eskulan bat, garbitzen, jasotzen, sukaldatzen, denbora librean herria aztertzen, elkarrekin lo egiten, igerilekuan, frontoian, irakaslearen etxean eta ortuan...
Egun gehiago eman nahi genituen bertan baino ezin genuen. Ia datorren ikasturtean berriro joatea lortzen dugun.

jueves, 16 de junio de 2011

Zorionak EMMA!!!!


Gaur Emmaren urtebetetzea ospatu dugu. Horretarako gauza goxoak ekarri ditu: txupatxusak eta txiklea, bizkotxo goxoak eta zukuak.
Oraindik ez da bere urtebetetzea baino oporretan gaudenez bere egunean orain aprobetzatu dugu.
Mila esker guapa eta ondo ondo pasa zure egunean.

miércoles, 15 de junio de 2011

ZORIONAK CARMEN!!!


Nahiz eta oraindik bere urtebetetzea ez izan Carmenen urtebetetzea ospatu dugu. Bere eguna denean ezin izango dugu ospatu eta ikaskideekin ospatzea nahi zuenez gaur txupatxusak, txikleak eta patata batzuk ekarri dizkigu, baita edateko kas, coca-cola eta zukua ere.
Zelako betekada goxoa!!!
Mila esker guapa eta ondo pasa.

martes, 14 de junio de 2011

Plastikan egindako lan batzuk

Kolore hotzak eta beroak aztertzen.


Plastikan aurten eskulan ezberdinak egiten ari gara. Gehienetan Txanelako gaiekin bat datozen gauzak dira. Hauetako batzuk dituzue ondorengo argazkietan.

Zer diozue?
Gure artelanak gustukoak al dituzue?


Euri makilak


Gorputz Hezkuntzan Txirringan....


Egun batean Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin eta LH5.mailako tutoreekin txirringaz jaitsi ginen Logroñora. Bertan Euskarazko erregistro kanpaina batean lortutako saria partekatu genuen.
Oso ondo pasa genuen eta bueltan arazo tekniko bat izan genuen: txirringa bati katea atera zitzaion eta asko kostatu zitzaigun ondo jartzea. Hau dela eta justu xamar heldu ginen ikastolara.
Baina ez zen hau txirringarekin egin genuen irteera bakarra. Oiongo San Justo parkera joan baikinen aste berean ere bai.

Ba al zenekien...

Ahoskotasuna lantzeko irakurgaietako ariketa bat landu dugu. Honekin guztiekin partekatzen dugu ikasi izan dugun zerbait.
Zer deritzozue?
Zer moduz egin dugu?


Laida:


Paula:


Ainhoa:


Alexander:


Jon:


Igor:


Urtzi:


Andrea:


Carmen:


Oneka:


Sandra:


Emma:


Veronica:

Esperimentuak

Esperimentuak egin genituen eta hoien adibide dituzue jarraian agertzen diren argazki eta bideoak. Argazkietan aldi berean bete genuen erregistroa agertzen da.

Orain ikusi ahal izango dugu ikasleek prestatutako esperimentuak.

Hemen dituzue Carmen eta Ainhoa OSTADARRA eta KOLOREen esperimentuekin.


Orain Andrea eta Onekak prestatutako esperimentua: SOINUAren esperimentua.
(Arazoak daude soinuarekin eta ez da entzuten)



Alexanderrek prestatutako esperimentua: TERMOMETROA.


Urtzik eta Igorrek ARGIArekin egindako esperimentua.



Laida eta Jonek egindako esperimentua: PERISKOPIOA



Paula eta Sandraren esperimentua: TENPERATURArekin


Veronica eta Emma:

Baratzara goaz!!!


Asteazkenero Ikastolako Baratza Ekologikora goaz. Horretarako ureztatzeko ontziak hartzen ditugu eta batzuetan hainbat landareei beharrezkoa zaien sendagaia ematen diegu. Adibidez, tomate landare batzuk pulgoiarekin daude eta spray batekin sendagai ekologiko bat botatzen diegu. Beste batzuetan ere landare batzuk landatu izan ditugu eta kupeletan ikusten ditugun belar txarrak kentzen ditugu. Eta hilabetero 5. edo 6. mailako talde batek konpostarekin lana egiten du. Guk lehenengoak izan ginen honetan eta hasieran genituen sentsazioak aldatu izan dira.
Asko disfrutatzen dugu egiten ditugun lan hauekin.
Gerturatu zaitezte eta ikusi zeinen polita dugun. Ikastolako askok parte hartzen ari gara.

Naturako gaiak aztertzen

Gelako guraso batzuk lantzen ari ginen gaia dela eta jarraian ikusi ahal izango dituzuen gauzak helarazi zizkiguten.

Aukera polita izan genuenez banan banan materia hauek aztertzen joan ginen. Ondoren beste gela batzuetara eraman genituen. Azkenik gure gelako txoko txurian izan genituen denbora batez.
Mila esker gurasoei izan zuten ideiarengatik.
Berezia izan zen.

Espejon egon ginen


Aurreko astean Espejoko aterpean egonaldia egin genuen.
Primeran pasa ge
nuen nahiz eta eguraldi bikaina ez izan.
Gutako batzuk gaixorik zeuden edota jarri zi
ren, baino hala eta guztiz ere disfrutatzeko tarteak izan zituzten.
Lau begirale genituen, bi sukaldari, aterpeko zuzendaria, mantenimenduko gizona eta aterpe osoa guretzako.
Aterpea oso ondo zegoen, hotela zirudien komuna eta dutxa gela barruan genuelarik.
Janaria eta egindako ekintzak primerako
ak izan ziren: abestiak, jolasak, eskulanak, paseoa eta gaubelak.
Jantokian sartzeko abestu behar genuen: kar,kar.
Eta orain Labrazarako irteerarekin irrikitan gaude...


Zorionak Laida


Gaur Laidaren urtebetetzea!!!
Zorionak guapa!!
Labrazan ospatuko dugu.
Egun polita izan eta asko disfrutatu.

lunes, 30 de mayo de 2011

Zorionak Ainhoa


Larunbatean gure gelako Ainhoaren urtebetetzea izan zen eta gaur gelara gurekin ospatzeko oso gauza goxoak ekarri ditu. Gainera txintxo egon ezkero errepikatzeko aukera izango dugu.

Eskerrik asko guapa!!

Ah!! eta Ikastolako golosoentzat ere gauza ederrak ekarri dizkigu.
Musu asko.

viernes, 27 de mayo de 2011

Matematika Azterketa


Datorren asteazkenean, ekainaren 1ean, matematikako azterketa egingo dugu.
Sartzen dena: trigonometria eta ikasturtean zehar landutako guztia.

El próximo miércoles, 1 de jinio, exámen de matemáticas.
Lo que entra: trigonometría y todo lo visto a lo largo del curso.

Gaztelania Azterketa


Datorren astelehenean, maiatzaren 30, gaztelaniazko azterketa egingo dugu. Horretarako, "cuaderno de actividades"-tik teoria ikasi, " análisis morfosintáctico", "conjugación de verbos" eta "tildes" birpasatu beharko duzue.
Animo!

El próximo 30 de mayo, haremos el examen de lengua castellana. Tenéis que estudiar del cuaderno de actividades teoría, análisis morfosintáctico, conjugación de verbos y tildes. Ánimo.

viernes, 20 de mayo de 2011

Ergonomia tailerra


Gaur L.H. 5.mailetara Xabat Casado fisioterapeuta etorri da. Ergonomiari buruzko tailer bat azaltzera etorri da. Honetan gauza ezberdinei buruz hitz egin digu ordu batean: beroketa ariketak egin behar direla, motxila eramateko moduen inguruan, patioko posturen inguruan, gelako posturen inguruan, Wi edo PSP moduko jostailuekin hartzen ditugun posturen inguruan, sofan esertzen garen posturen inguruan, aholku batzuk eman dizkigu eta azkenik motxilaren pisuari buruz hitz egin digu.
Koadernotxo batzuk oparitu dizkigu azaldutako guztiaren azalpenekin.
Oso interesgarria izan da, gauza batzu bagenizkien, beste batzuk ikasi ditugu eta orain garrantzitsuena gelditzen zaigu: GUZTIAK MARTXAN JARTZEA.
Animo txapeldunak!!!
Mila esker Xabat, primerakoa izan da zure hitzaldia.

Hoy, 20 de junio, ha venido un fisioterapeuta (Xabat Casado) a las clases de 5º de Primaria para dar un taller sobre ergonomia: posturas en casa, clase, patio, maneras de llevar la mochila... Hemos aprendido algunas cosas, otras ya las sabíamos y ahora lo que nos queda es ponerlas TODAS en práctica.
Ha sido muy ameno e interesante.
¡¡Muchas gracias Xabat, ha estado genial!!

lunes, 16 de mayo de 2011

ATERPERAKO IRTEERA HELBURU

Gutxi falta zaigu Txanelako 5.gaiari agur esateko. Ikasleak motibatzeko lehiaketa/erronka bat egin die tutoreak:
"Oso azkarrak zaretenez eta oraingoan ikasi beharrekoa erreza denez, oso nota onak ateratzen baditu gelako gehiengoak asteburu pasa joango gara aterpe batera zuetako batek eskatu bezala". Eta txi
ntxo ari dira egunez egun ikasten, baina ez buruz, esaten dutena ulertuz eta adibideak jarriz. Fino ari dira 5.mailako hauek.
Zorionak eta segi horrela. Aterpea zain dugu eta.

Ya nos queda muy poco para acabar el 5º tema de Txanela y para motivar a l@s alumn@s la tutora les ha priopuesto un concurso/desafio:
" si la mayoría de vosotros sacáis muy buenas notas iremos a pasar un fin de semana a un albergue como propuso una compañera vuestra". Y ahí estan, día a día dándolo todo.
¡¡Enhorabuena!! Seguid así y pronto nos vemos en el albergue.

martes, 5 de abril de 2011

AZTERKETAK


Lengua Azterketa: Apirilak 11. 4.gaia sartzen da. Ikasi!!!
11 de abril. Entra el 4º tema. ¡¡Estudiad!!


Mate azterketa: Apirilak 14. Orain arte ikasitakoa sartzen da. Dena.
14 de abril. Entra TODO lo visto hasta ahora.

viernes, 1 de abril de 2011

Txanelako 4. gaiko azkenengo AZTERKETAK


Hurrengo asteartean, apirilak 5, Txanela 4. gaiaren 43.orrialdeko eskemen eta goiko marrazkien ahozko azterketa daukagu.

Apirilak 6an, Txanela 4.gaiaren 44 eta 45.orrialdeetako eskemen ahozko azterketa (marrazkiak ez dira sartzen).


Eta azkenengoa, apirilak 7an, txanela 4.gaiaren 48.orrialdeko eskemarena (marrazkia ez da sartzen)



El próximo martes, 5 de abril, tenemos examen oral de los esquemas de la página 43 del 4º tema de Txanela y de los dibujos de arriba.

El 6 de abril tenemos examen oral de los esquemas de las páginas 44 y 45 (los dibujos no entran).


Y por último el 7 de abril, tenemos examen del esquema de la página 48 (los dibujos no entran).

jueves, 31 de marzo de 2011

DASTAMENA


Txanelari buruzko animazioa dastamenaren inguruan. Klikatu hemen.

Dastamenren animazioari buruzko galderak hemen.

USAIMENA


Txanelako animazioa usaimenaren inguruan. Klikatu hemen.
Animazioari buruzko galdera. Klikatu hemen.

Sukaldaritza tailer bat

Ausartak zaretela badakit baino bideo honetan azaltzen dena egiteko gai izango zineten?

4. gaia ikasteko bideoak

LISERIKETA APARATUA/ DIGESTIO APARATUA


Txanelako animazio bideo bat.

Bideo honi buruzko galderak erantzuteko klikatu hemen eta hemen

ARNAS APARATUA


IRAITZ APARATUA


UGALTZE APARATUA


ZIRKULAZIO APARATUA




LOKOMOZIO APARATUA


NERBIO SISTEMA

viernes, 25 de marzo de 2011

AHOZKO AZTERKETAK


Elikagaiak, Osasuna, Giza Gorputza... lan polita dugu eta gauza mordo ikasteko. Oraingoan, Txanelako 4. gai honetan, ahozko azterketak egiten ari gara gure ulermena adierateko eta ahozko adierazpena lantzeko.

Dagoeneko batzuk izan ditugu eta hurrengo astean:


ASTEARTEAN 29: Dieta Orekatua eta Elikadura Arazoak.

ASTEAZKENEAN 30: Anorexia eta Bulimia, Gehiegizko Loditasuna eta Autostimua.