martes, 19 de noviembre de 2013

Europako mapen azterketak

Europako mapen azterketak izango ditugu laister:



Arazoaren 26an: Europa mapa POLITIKOAren azterketa.
Azaroaren 29an: Europa mapa FISIKOAren azterketa.

miércoles, 13 de noviembre de 2013

PLASTIKA eta PUZZLEA egiten

Kaixo jarraitzaileak!!!


 Orain ikusiko dituzuen argizkarietan plastikako lanetan gaude eta baita gure Txanelako gaiarekin zerikusi duen puzzle bat egiten.




AGENDA 21en Ardura batzuk ditugu!!!



L.H. 6.mailakoek badakigu San Bizente ikastola Agenda 21n sartua dago.
Honen barruan gure gelak ardura ezberdinak ditu: 
gelan erabiltzen ditugun materialak dagozkien zakarrontzietara botatzen ditugu, 
tapoiak jasotzen ditugu, 
 arropa jasotzen dugu,
konposta egiten dugu, ur pitxinga ekartzen dugu ur txorrotarekin gastatzen den ur kopurua aurrezteko, fotokopia gutxiago eta modu zentzudunago batean egiten ditugu, papera berrerabilten dugu, zaborrerako materialarekin eskulturak egin ditugu...
Zerbait ahaztuko zigu baino zalantzarik ez izan bide berdinetik jarraituko dugula.





MUSIKAn oso gustora

L.H. 6.mailakoak oso gustora egoten ohi gara Musikako orduetan. Gehienetan txirula jotzen, txisteak, joku erritmikoak... egiten ditugu.
Argazkia adibide duzue

Kikerentzako lana prestatzen


Gure irakasleak komentatu zigun aurten norentzat jaso behar genituen plastiko gogorreko tapoiak eta mugikorrak: Albelda de Ireguako Kikerentzat.
 Kike AME gaixotasunaz jota dago (Atrofia Muskular Espinal de tipo 2). Behar dituen tratamendu eta zaintzetarako dirua ateratzeko modua da.

Orain ipuin polit zein berezi bat atera dute Kikeren istorioa kontatzen duena. 8€ balio dituena. momentuz gaztelaniaz bakarrik daude baino laister euskarazko aleak izango ditugu.
 
 Salgai ditu Maite Floresek norbaitek interesa balu edota Adonix tabernan ere eta logroñon Santos ochoa liburutegietan, Cerezo liburutegian eta Natura dendan.
 
  Gu ere berari eta familiari animoak helarazteko lantzo bat prestatzen ari gara berari buruzko istoria entzun eta gero interneten eta bere facebookean.


Kikerentzako mezuren bat baldin baduzu idatziguzu iruzkinen bat eta berari helaraziko diogu eta noski tapoiak eta mugikorrak biltzera animatzeaz gain bere liburua "Kike, el principe de la sonrisa" erostera ere animatu nahi zaituztegu.











lunes, 11 de noviembre de 2013

Europako mapak

Europako mapak ditugu ikasteke orain: 
fisikoa zein politikoa.

Horretarako erabili ditzazkezue aurretik jarretako mapa interaktiboen orrialdea, Txanela liburua eta koadernoa. Gogoratu gelan baditugula bi joku eta puzzle, jolasean ikasteko.
Animo koadrila!!!

AZTERKETAK: 
Europako FISIKOA: azaroaren 19an.
Europako POLITIKOA: azaroaren 22an.


viernes, 8 de noviembre de 2013

Barrian

Barriako aterpean EGBko barnetegian 4 egun egon gara. 
Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu. Hala eta guztiz ere, bi egunetan  eguzkia izan dugu eta primeran pasa dugu uneoro. 
Ekintzak oso politak eta interesgarriak izan dira (pulsadorea, itsasargia, itsasontziak, bota pilota, CDarekin bira, murala, txutxunpeta...) eta denbora librea ere bagenuen mahi jokoekin eta kirol materialarekin jolasteko aukerarekin.  Janaria izugarri goxoa (mimoz eginda eta kalitatezkoa), begiraleak oso jatorrak eta aterpeko instalazio guztiak oso txukunak eta egokiak. Gainera guretzako bakarrik izan dugu aterpe osoa.
Guzti honengatik oso ondo pasa dugu eta bertan egun gehiago emateko gogoekin geratu gara. Taldearen arteko harremanak sendotu dira eta euskara indartu egin dugu.
Gehiago ikusteko klikatu hemen











jueves, 7 de noviembre de 2013

Espainako mapa politikoa

Hurrengo ostiralean, azaroak 15, Espainiako mapa politikoaren azterketa izango dugu.
Denbora badugu ikasteko eta birpasatzeko. Ez utzi azkenengo momenturako.
Animo!!!