viernes, 8 de octubre de 2010

Antzerkira....



Gaur gizon bat etorri da ikastolara paquete eta sobre batzuekin LH3n, 4n, 5An, 5Bn eta 6n banatzeko, esanez jolastokiaren ondoren denok lantzeko materiala zela.
Irrikitan geunden jakiteko zer zegoen. Irakasleak azaldu digu eskutitzeko azalpenak
zer zihoen eta nola landu behar genuen.
Lehenengo isiltasunean ikutu, usaindu eta mugitu behar genuen elkarri pasatuz.

Gero galdetu digu ia bagenekien zer zen poltsatxoan zegoena eta azkenik, arduradunak zabaldu du eta bertan zegoen eskutitza irakurri digu.
Ipuin bat egin behar izan dugu eta horren truke antzerkira joateko sarrerak emango dizkigute.
Zeinen ondo!!!
Izugarri gustatzen zaigu antzerkia.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Ez ahaztu dbh1ekoei gonbidatzea antzerki polit ori.
noelia