Mostrando entradas con la etiqueta ba al zenekien. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ba al zenekien. Mostrar todas las entradas

lunes, 10 de noviembre de 2008

ZERGATIK HITZ EGITEN DIRA HAINBAT HIZKUNTZA MUNDUAN?


Gizakia munduan zehar sakabanatzean, talde bakoitzak bere era aurkitu zuen elkarrekin komunikatzeko. Horregatik daude hizkera eta idazkera oso desberdinak.

ZERGATIK DIRA GURE ANTIPODAK ZELANDA BERRIKOAK?


Antipoda hitzak “kontrako hankak” esan nahi du. Gu, euskaldunok, tunel bat egingo bagenu Lurraren erdi-erditik igaroz, Zelanda Berrian agertuko ginateke. Pertsona bat Euskalerrian zutik jarri ezkero eta aldi berean beste bat Zelanda Berrian, hankak kontrako jarreran izango genituzke. Horregatik gara anipodak.


ZERGATIK DEITZEN ZAIO LURRARI PLANETA URDINA?


Gure planetaren kolore zehatza jakiteko, 196ko abuztua arte itxaron behar izan genuen. Geminis 11-ko astronautak Lurrari begiratu eta lluratuta geratu ziren. Kolore ugari zegoen lurbiran: tropikoetako ohianean esmeralda; basamortuen gorri-horia... Baina, batez ere, ozeano eta itsasoen urdina zen nagusi. Horregatik, nahiko egokia da ordudanik eman zaion “planeta urdin” izena.

Zergatik flotatzen dute astronautek espazioan?


Gauzak pisatzen dute Lurrak erakartzen dituelako. Erakarpen hau, ordea, ez dago altuera batetik gora, eta orduan gorputzak “grabitate gabeak” bihurtzen dira, pisurik ez dute eta flotatu egiten dute. Hori gertatzen zaie astronautei, espaziuntzien barruan eta kanpoan. Horregatik, atseden hartu nahi dutenean, lotuta egon behar izaten dute, baita untzi barruko gauzak ere.

Zergatik dira izarrak hain txikiak?


Eta nork esan dizu izarrak txikian direla? Alderantziz, ikaragarri handiak dira astro hauek.

Orduan zergatik iruditzen zaizkigu hain txikiak? Oso urruti daudelako.

Gugandik hurbilen dagoen izarra Eguzkia da eta honetaz gain, Proxima Centauri. Eta argiaren abiadura segunduko 300.000 kilometrokoa izan arren, izar horren argi-izpi batek hiru urte eta zortzi hilabete behar ditu gugana iristeko!


Zergatik ez dira egunez izarrak ikusten?


Gaua osoa esna eman ondoren, lotan ote daude? Ala beste galaxiaren bateko senideak ikustera joan ote dira? Ez, guk ez ikusi arren, izarrak lehenengo lekuan daude. Gertatzen da Eguzkiaren argia eguratsean sartzen dela eta parte bat, aerosolen eta ur-lurrinaren eraginez, barreiatu egiten dela zeru goiaren urduritasuna eraginez. Eguzki-argiak ez digu uzten izarren argitasun ahula ikusten, gauean bezala.