Mostrando entradas con la etiqueta eskulturak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskulturak. Mostrar todas las entradas

lunes, 10 de noviembre de 2014

Oiongo bideko eskulturak ikusten


   Gaur L.H.5.mailakoak arratsaldeko azkenengo orduan pesiran Oiongo bide bateko eskulturak bisitatzera joan gara.

   Irakaslearen burutazioa izan da irakurgaietako irudi bat ikustean.

Gutako batzuk ezagutzen genituen baino gehienak ez eta sorpresa hartu dugu.

   Nahiko bereziak dira eta zentzu batean beldurgarriak ere apur bat. Baino Maitek esan digu artelanak direla eta ez dugula beste ezer ez pentsatu behar.

Kontuz ibiltzeko pentsatzen dugunarekin, pentsatzenduek baitira beldurra sortarazten dutenak .

Horrelako irteeratxoak politak dira eta gure inguruan dauden gauzak ezagutzen laguntzen digute.

Agian beste batean ere aterako gara beste bitxikeriren bat ezagutzera.








lunes, 1 de junio de 2009

Gormutuen eskulturak egiten


Zentzumenen gaiarekin bukatzeko gure zentzu batzurik gabe lan egin genuen.
Horrela konturatu ginen zein zaila zaigun isilik eta gor egotea. Baina hala eta guztiz ere gai garela lan polit bat egiteko.

Eskulturak egin behar genituen, baina ez edonolakoak. Gaure gaia zen: zentzuekin zerikusia duten eskulturak egitea.

Hasieran musika jarri genuen eta bat batean ikasle batek ohartu zen gorrek ez dutela zertan musikarik behar eta kentzea pentsatu genuen.
Handik bi egunetara margotu genituen zentzu gehiago emanda, izena jarri genien eta koloreen zergatika idatzi ikastolako sarreran erakusteta jartzeko.