Mostrando entradas con la etiqueta paraiso antzerki taldea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta paraiso antzerki taldea. Mostrar todas las entradas

lunes, 23 de febrero de 2015

Egutegia: eskiatzera, antzerkia...

Martxoak 6an eskiatzera goaz!!!
L.H. 5, 6 eta DBH1go mailakoak Ezkaraira joango gara eskiatzera. Ez dakitenentzako begiraleak egongo dira eta bestela ere ikastolako irakasle batzuekin joango gara.


Argazkia duela urte batzuetakoa da :)





Martxoak 31an: Paraiso antzerki taldea datorkigu zinemara beraien ikuskizun batekin

martes, 16 de noviembre de 2010

Nikaraguako haurraren Antzerkia zela eta...

Paraiso Antzerki taldea aurten ere gurekin izan da eta beraiek proposatutako lehen ekintzaren berri eman genuen. Ondoren antzerkira gerturatu ginen eta Nikaraguako haur baten istorioa jakin genuen. oso polita izan zen. Baino hor ez zen kontua amaitu. Handik aste batera gure gelan kutxa bat agertu zitzaigun liburu batekin: "El color de la arena". Eta oraintxe ari gara egunero zertxobait irakurtzen. Bitxia da ikustea eta entzutea nolakoa den beste munduetako haurren istorioa.

viernes, 8 de octubre de 2010

Antzerkira....



Gaur gizon bat etorri da ikastolara paquete eta sobre batzuekin LH3n, 4n, 5An, 5Bn eta 6n banatzeko, esanez jolastokiaren ondoren denok lantzeko materiala zela.
Irrikitan geunden jakiteko zer zegoen. Irakasleak azaldu digu eskutitzeko azalpenak
zer zihoen eta nola landu behar genuen.
Lehenengo isiltasunean ikutu, usaindu eta mugitu behar genuen elkarri pasatuz.

Gero galdetu digu ia bagenekien zer zen poltsatxoan zegoena eta azkenik, arduradunak zabaldu du eta bertan zegoen eskutitza irakurri digu.
Ipuin bat egin behar izan dugu eta horren truke antzerkira joateko sarrerak emango dizkigute.
Zeinen ondo!!!
Izugarri gustatzen zaigu antzerkia.