jueves, 26 de abril de 2012

Elikadura eta osasuna

Elikadura eta osasuna [+] Gorputza makina da; makina perfektua baina sentikorra eta elikadura orekatua da urte askoan arazorik gabe bizitzeko “erregaia”. Nutrizioa gaur egun modan dago eta hori mesedegarria da. Hala ere, aldi berean alderdi negatiboak ere izan ditzake, horren inguruan gezur, mito eta “dieta magikoak” sortu direlako eta askotan iruzur hutsa direlako. Ongi elikatuta egoteko ez dago derrigor produktu jakin hau edo hura jan beharrik, horietan metatuta dauden mantenugaiak eta energia baizik. Bestalde, ez da ahaztu behar elikagaiek kuantitatiboki eta kualitatiboki konposizioan aldaketak izaten dituztela, bai azokan erosten diren elikagai freskoek eta bai ontziraturik edo jateko prestaturik daudenek. Adibide gisa alkatxofak har ditzagun. Horien zati bat baino ez da jaten, zati jangarria, hain zuzen, baina bere energia- eta mantenugai-ehunekoa ez da botatzen den zatiak duenaren berdina. Hori kontuan hartu behar da elikagaien eta errezeten nutrizio-balioa adierazi nahi denean. Gainera, sukaldeko maneiaketagatik (egosteagatik, frijitzeagatik eta abarrengatik) elikagaiek beren energia-mailan eta mantenugai-konposizioan izaten dituzten aldaketak kontuan izan behar dira. Gai horiei buruz gutxi dakigu, nahiz eta ildo horretan azterketa asko egiten ari den. [+]

No hay comentarios: