martes, 27 de noviembre de 2012

Irratira goaz


Ostegunean, azaroak 29, Arabar Errioxako irratira goaz Biasterira. Taxi-furgoneta hartuko ditugu eta pare bat bidai egin ondoren bertan izango gara. 
Gure lehenengo aldia izango da irratira goazela eta oso emozionaturik gabiltza.
Nazioarteko euskara eguna ospatzeko asmoarekin goaz eta horretarako Bertsolaritza ikastaroan, Uxue Diaz de Cerio irakaslearekin, egindako kopla batzuk abestuko ditugu.
Entzun gaituzue azaroak 29an goizeko 10:30etan, 102.8 edo 105.8 FM

No hay comentarios: