jueves, 26 de abril de 2012

Biokultura aniztasuna galtzear?

Biokultura aniztasuna galtzear? [+]

 Gezurra badirudi ere, ordenadoreak eta satelite bidezko komunikazioa dauden aroan, oraindik Amazonian tribu ezezagunak badira. Orain dela urte batzuk, inor bizi zenik uste ez zuten oihaneko zona batean zientzilari britainiar bati eraso eta hil egin zuten. Kreen-Akrore (ile motzeko herria) tribu ezezagunekoak izan zirela zabaldu zen orduan. Abionetaz lurraldea miatuta, platano-hostoz egindako etxolak somatu zituzten, baina hilabetetan ibaian gora joanda bertara heldu zirenean, ez zegoen inor. Ohiturari jarraituz zuhaitzetatik zintzilik ispiluak, labanak, altzairuzko aizkorak eta umeentzako jostailuak utzi zituzten. Kreen-Akroreek opariak eraman egin zituzten, baina inork ez zituen ikusi.
Bost urtean ezkutuka ibili ondoren, azkenean harremana izatea lortu zen. Emaitza, ordea, Kreen-Akrore tribukoentzat tamalgarria izan zen. Izan ere 140 biztanletik gaixotuta 66 hil egin ziren. [+]

No hay comentarios: