viernes, 26 de octubre de 2012

Begi tristeak antzezlana


Gaur Oiongo zinemara joan gara "Begi tristeak" antzezlana ikustera. Save the Children ONGak ekarri digu eta oso polita izan da. Lau istorio ezberdinen bitartez bortizkeria, agresibitatea, biolentzia eta guda bizi duten umeen kasuak kontatu dizkigute.
Aldez aurretik gure irakasleak azaldu zigun zer ziren ume errefuxiatuak eta antzerkiaren informazioa eraman genuen etxera gurasoekin irakurtzeko.
Eta antzerkia ikusi ondoren lanarekin jarraitu dugu antzerkiaren mezua landuz hausnarketaren bitartez.
Hemen ditugu egindako eta ikusitakoaren adibideak argazkietan.

No hay comentarios: