miércoles, 13 de noviembre de 2013

Kikerentzako lana prestatzen


Gure irakasleak komentatu zigun aurten norentzat jaso behar genituen plastiko gogorreko tapoiak eta mugikorrak: Albelda de Ireguako Kikerentzat.
 Kike AME gaixotasunaz jota dago (Atrofia Muskular Espinal de tipo 2). Behar dituen tratamendu eta zaintzetarako dirua ateratzeko modua da.

Orain ipuin polit zein berezi bat atera dute Kikeren istorioa kontatzen duena. 8€ balio dituena. momentuz gaztelaniaz bakarrik daude baino laister euskarazko aleak izango ditugu.
 
 Salgai ditu Maite Floresek norbaitek interesa balu edota Adonix tabernan ere eta logroñon Santos ochoa liburutegietan, Cerezo liburutegian eta Natura dendan.
 
  Gu ere berari eta familiari animoak helarazteko lantzo bat prestatzen ari gara berari buruzko istoria entzun eta gero interneten eta bere facebookean.


Kikerentzako mezuren bat baldin baduzu idatziguzu iruzkinen bat eta berari helaraziko diogu eta noski tapoiak eta mugikorrak biltzera animatzeaz gain bere liburua "Kike, el principe de la sonrisa" erostera ere animatu nahi zaituztegu.











No hay comentarios: