viernes, 8 de noviembre de 2013

Barrian

Barriako aterpean EGBko barnetegian 4 egun egon gara. 
Eguraldiak ez digu gehiegi lagundu. Hala eta guztiz ere, bi egunetan  eguzkia izan dugu eta primeran pasa dugu uneoro. 
Ekintzak oso politak eta interesgarriak izan dira (pulsadorea, itsasargia, itsasontziak, bota pilota, CDarekin bira, murala, txutxunpeta...) eta denbora librea ere bagenuen mahi jokoekin eta kirol materialarekin jolasteko aukerarekin.  Janaria izugarri goxoa (mimoz eginda eta kalitatezkoa), begiraleak oso jatorrak eta aterpeko instalazio guztiak oso txukunak eta egokiak. Gainera guretzako bakarrik izan dugu aterpe osoa.
Guzti honengatik oso ondo pasa dugu eta bertan egun gehiago emateko gogoekin geratu gara. Taldearen arteko harremanak sendotu dira eta euskara indartu egin dugu.
Gehiago ikusteko klikatu hemen











No hay comentarios: