lunes, 16 de marzo de 2009

IKASPILOTA



Ostiralean, Bianako polikiroldegian bildu ginen San Bizente ikastola, Erentzun ikastola eta Lizarrako ikastola ikaspilota ospatzeko.
Bertan, Endikarekin egon ginen, hauen antolatzailea baitzen. Oso emozionaturik geunden horregatik eta berarekin egoteko irrikitan.
Gu, nahiko goiz egon ginen, eta polikiroldegiaren kanpoaldean jolastu genuen 10ak heldu bitartean. Endikak Aritzekin batera (Bianako zuzendaria) jolasak prestatzen zeuden bitartean, kanpoaldean geundela, bertsotan abesten genion Endikari.
10ak heldu eta pilota zela medio, jolas ezberdinetako zirkuitoan egon ginen jolasten. Talde ezberdinak geunden eta jakiteko zirkuitoaren zein norabidean joatekoak ginen, bi koloretako pegatinak banatu zizkiguten: gorriak eta berdeak.
Denok atera ginen irabazle oso gustora egon ginelako eta disfrutatu genuelako. Lizarragako ikastolakoek ez zituzten banderinak prestatu topaketa hauetara etortzen ziren lehenengo aldia zelako, hortaz, Erentzun ikastolakoek eta San Bizente ikastolakook egindako banderinak, hiru ikastolen artean elkarbanatu genituen.
Amaitzeko taldeko argazkia egin genuen, egun paregabe honen oroigarria izateko.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik ondo pasa nuen eta su Maite.
Gustatu zitzaidan Endikeri ikustea
eta ondo pasa nuen beste ikastolakin.

Anónimo dijo...

Ondo pasa nuen, nahiz eta euskera gehiago eta irribarre gehiago espero izan. Ondo egon zen. Polita da gende berria ezagutzea eta elkarrekin ondo pasatzea.
Maite

Anónimo dijo...

oso ondo pasa genuen



izan

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa nuen.Eta gainera dakizue zer...???vianako "XII certamen de relatos y cuentos" eko aurkezle bat ikusi nuen,eta irene deitzen zen.bere korreoa eman zidan eta lagunak egin gara.
agurrrr!!!!!!!!!




nerea casado!