martes, 14 de junio de 2011

Gorputz Hezkuntzan Txirringan....


Egun batean Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin eta LH5.mailako tutoreekin txirringaz jaitsi ginen Logroñora. Bertan Euskarazko erregistro kanpaina batean lortutako saria partekatu genuen.
Oso ondo pasa genuen eta bueltan arazo tekniko bat izan genuen: txirringa bati katea atera zitzaion eta asko kostatu zitzaigun ondo jartzea. Hau dela eta justu xamar heldu ginen ikastolara.
Baina ez zen hau txirringarekin egin genuen irteera bakarra. Oiongo San Justo parkera joan baikinen aste berean ere bai.

No hay comentarios: