martes, 14 de junio de 2011

Baratzara goaz!!!


Asteazkenero Ikastolako Baratza Ekologikora goaz. Horretarako ureztatzeko ontziak hartzen ditugu eta batzuetan hainbat landareei beharrezkoa zaien sendagaia ematen diegu. Adibidez, tomate landare batzuk pulgoiarekin daude eta spray batekin sendagai ekologiko bat botatzen diegu. Beste batzuetan ere landare batzuk landatu izan ditugu eta kupeletan ikusten ditugun belar txarrak kentzen ditugu. Eta hilabetero 5. edo 6. mailako talde batek konpostarekin lana egiten du. Guk lehenengoak izan ginen honetan eta hasieran genituen sentsazioak aldatu izan dira.
Asko disfrutatzen dugu egiten ditugun lan hauekin.
Gerturatu zaitezte eta ikusi zeinen polita dugun. Ikastolako askok parte hartzen ari gara.

No hay comentarios: