40 milioi umek gabezia handiak dituzte herrialde aberatsetan 
     
   OECD Garapen Ekonomikorako eta Kooperaziorako Erakundeko kide diren 26 herrialdeetatik 17tan gora egin du ume pobreen kopuruak azken hamar urteotan, eta tokian tokiko gobernuak egin dituzte horren erantzule 
     
   AINARA ARGOITIA 
   DONOSTIA 
     
   Haurren pobrezia murrizteko egitasmoek huts egin dute munduko herrialde aberatsenetan. Haietan ere bai. Izan ere, hobera barik okerrera egin da herrialde horietako askotan, azken hamarkadan. Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsaren arabera, 40-50 milioi ume pobrezia «erlatiboan» bizi dira, gaur, herrialde «industrializatuetan». Hau da, tokian tokiko batezbesteko diru sarreren erdiarekin egin behar izaten dute aurrera. Haur horiek oinarrizko gabeziak dituztela nabarmendu zuen atzo Carol Bellamy Unicefeko zuzendari nagusiak. Bellamyk esan zuen agintarien ardura dela Umeen Eskubideen Konbentzioan jasotakoa bete   eta haiei pobreziatik ihes egiten laguntzea.
 
1 comentario:
Nerea Villate eskerrik asko oso
informazio interesgarria da.
noelia
Publicar un comentario