jueves, 2 de octubre de 2008

Zergatik ez dira egunez izarrak ikusten?


Gau osoa esna eman ondoren, lotan ote daude? Ala beste galaxiaren bateko senideak ikustera joan ote dira? Ez, guk ez ikusi arren, izarrak lehenengo lekuan daude. Gertatzen da Eguzkiaren argia eguratsean sartzen dela eta parte bat, aerosolen eta ur-lurrinaren eraginez, barreiatu egiten dela zeru goiaren urdintasuna eraginez. Eguzki-argiak ez digu uzten izarren argitasun ahula ikusten, gauean bezala.


Beste izarren aldean
nagusi da Eguzkia,
arrain handiak uretan
beti jaten du txikia.

No hay comentarios: