miércoles, 1 de octubre de 2008

Olerkiak


Nork nahi ditu izarrak kontatu
Teleskopioarekin?
Edo soinekoak eta galtza berriak josi
jostorratza eta hariarekin?
Ez al da hobe izango txitxipilotak egitea
haragia, irina eta tomatearekin?


"Ilargiaren aurpegiak"

Amaraunetik zintzilik
ilbehera:
orduak badoaz aurrera.

Amaraunetik zintzilik
ilbetea:
ilbetea, ordu zurien ordularia
ala ordu ulergaitzena?

Amaraunetik zintzilik
ilgora:
igitaiaz moztu denbora.

No hay comentarios: