martes, 31 de mayo de 2016

BARATZEN GAUDE




Kaixo!!


Baratzen gaudelarik eta aprobetxatuz argazki makina deskargatu zaigula eta kargatzeko ordenagailua behar genuela... zuekin hemen daramagun abenturaren berri emango dizuegu.


Heldu ginenean euri zaparradak ongietorria eman zigun, beraz lehenengo gauza arropaz aldatzea eta ilea lehortzea izan genituen ekintza bezala.



Begirale batzuk ezagutu genituen eta segituan bazkaltzera. Oso bazkari goxoa izan genuen eta gosetuta egongo bagina bezala gustura hartu genuen.


Jakin genuen hasieratik ekintza ezberdinak egingo genituela: loragintza, egurra, eskulanak, zaldian ibili, erlegintza eta diskoteka.

Aisialdian edo denbora librean gauza ezberdinak egiteko aukera dugu: futbol zelaia, saski-baloi zelaia, kolunpio batzuk, belardiak...

 Ez gaude bakarrik aterpean, Oiartzuneko L.H. 3.mailako 3 gela daude, guztira 70 ume gehi gu ;)


Momentuz informazio honekin utziko zaituztegu. Ondo pasa zuek ere gu horretan baikaude :)














No hay comentarios: