

Aurreko larunbatean, maiatzak 9, Udaberriko jaia ospatzen zuten 
Bazabeazpi ikastolakoek. Gonbidatu ziguten Araba Euskarazeko aurkezpen 
bideoarekin batera Gartxoren 2 ipuinak kontatzera eta bide batez Araba 
Euskarazeko materiala saldu genuen.

Gartxoren aitaren herrian zenez, 
Aretxabaletan, berari omenalditxo bat egitea bururatu zitzaigun. 
L.H.5.mailako ikasleek marrazki bana egin zioten, lankide ohia den 
Joanna bere fofucha egin zion eta Maite Floresek lore sorta erosi zion. 
Horrela, San Bizente ikastolak eskertu nahi genion Gartxoren sorrera eta
 berarekin egindako lanak.
 
No hay comentarios:
Publicar un comentario