lunes, 10 de noviembre de 2014

Baratzean: landatzen, konposta, lurra gehitzen, belar txarrak kentzen...



  
 Gaur beste batzuetan bezala ikastolako Baratzea bisitatu dugu.

Bertan eginkizun ezberdinak izaten ditugu: konposta egiteko materia organikoa bota, belar txarrak kendu, landare berriak landatu...

   Gustora egoten gara normalean baino gaur hotz gehiegi egiten zuen eta ti-ta batean egin ditugu lanak.



   Hemen bai taldeko lanetan azkar eta txintxo ibili ohi garela.
   Aloe pilo kendu dizkiogu amatxo bati eta beste kupela ezberdinetan edota lorontzietan landatu. Gutako batzuk etxera eraman ditugu.













No hay comentarios: