jueves, 30 de enero de 2014

PLASTIKA MOMENT!!!

Plastikan gauza ezberdinak egin ohi ditugu eta oraingo honetan Maite irakasleak parte hartzen duen irakurketa klubean ostiral honetan, urtarrilak 31, txontxongiloekin kontatuko duten ipuinaren materiala margotzen lagundu dugu.
Eta ez hori bakarrik, Txanela 2.gaiako puzzlea behingoz bukatu genuen.
Iujuuu!!!!
Gainera gure ikastolako baratzan aurkitutako estaka bat arkatza bihurtu dugu eta inauterien aurreko astean ikastolako sarrera apaintzeko erabiliko dugu.

No hay comentarios: