viernes, 14 de enero de 2011

BITARTEAN JOLASEAN ELKARTEAREN BISITA


Aurreko egunean Aizaro izan genuen gelan Haitiko ikasle batzuen inguruan. Aizaro Bitartean Jolasean elkarteko Euskara Teknikaria da. Diapositiba aurkezpen bat erakutsi zigun, azalpen batzuk eman zizkigun eta gure hipotesiak bota ondoren Haitiko ume batzuentzako eskutitza idatzi genuen.
Otsailean erantzuna helduko zaigu Samaniegoko Amaia Huarteren eskutik. Orain Haitin dago eta bertako umeekin eskutitzak irakurriko ditu eta erantzunak idatziko dituzte.

1 comentario:

Aitor dijo...

Urte berri on, Maite!!!