jueves, 28 de mayo de 2009

Gatzaken konponketa

.
Gasteiztik Marta etorri zitzaigun gelara gatazkak zer diren eta zer behar den konpontzeko azaltzera.
Bi egun eman ditu gurekin: maiatzak 27 eta 28, 9etatik 11etara.
Jolas ezberdinak egin izan ditugu ulertzeko gatazkak zer diren, zer behar dugun hauek konpontzeko eta dauden estrategia batzuk konponketarako.

Hitz berriak entzun ditugu: malgutasuna, ni mezuak eta entzute aktiboa. Baino baita enpatia, aurretik ezagutzen genuena. Dinamikak edota jolasak egiterakoan konturatu gara hainbat gauza bagenekiela eta ezagunak genituela. Gauza berriak egin eta ikasi ditugu ere bai.
Orain hauek praktikan jartzea daukagu, benetan gatazkei konponbide egoki bat emateko.

Saia gaitezen!
Animo 5.maila!

No hay comentarios: