Behe Nafarroa
Nafarroa Beherea
Wikipedia(e)tik
Nafarroa Beherea | |||
---|---|---|---|
| |||
Hiriburua | Donibane Garazi | ||
Herritarra | iparraldeko nafar, baxenabartar | ||
Antolaketa Estatua Eskualdea Departamendua | Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak | ||
Eremua | 1.325 km² | ||
Biztanleria | 28.000 | ||
Dentsitatea | 22 bizt/km² | ||
|
Nafarroa Beherea edo Baxenabarre[1] Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.
Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.
|
Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:
"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular"rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Hau, gaskoierazko izenaren aldaera litzateke. Beraz, euskal testuetan "Baxenabarre" izenaren agerrera "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik.
Euskaltzaindiak bi izenak onetsi ditu.
Ingurune naturala
Mendiak
Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko mendiak
Okabe (1.466 m) lurraldeko tontorrik altuena da, Txardeka (1.440 m) bigarrena eta Urkulu (1.419 m) hirugarrena izanik.
Mendi hauek Mendebaldeko Piriniotan kokatuta daude eta Nafarroa Garaiaren mugan daude gehienak.
Ibaiak
Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko ibaiak
Historia
Sakontzeko, irakurri: nafarroako Erresuma
Baionako apezpikuarekin lotuta zegoen gehienez (Amikuze ordea Akitzerekin). Nafarroa Beherea 1530. urtea arte Nafarroa Garaiarekin bat egina zegoen, Nafarroa bakarra osatuz.
|
| ||||||||||||||||
|
|
|
| |||||||||||||
Noeliak eta Alainek egindako lana da. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario