viernes, 25 de marzo de 2011

ZORIONAK VERONICA


Veronicaren urtebetetzea ospatu genuen L.H.5.mailan.
Bizkotxo polita eta goxoa, txupatxusak, kas eta cocacola.
Poz pozik zegoen eta gu berarekin batera ere bai.
Mila esker guapa!!!

martes, 15 de marzo de 2011

AHOZKO AZTERKETAK


Ostegunean, martxoak 17, Txanela 13. orrialdeko aparatuen zertarako galdetuko dizuet ahoz azaltzeko Informatikako orduan. Ostiralean, martxoak 18, Txanela 12.orrialdeko aparatuen zertarako galdetuko dizuet ahoz goizeko 9tan.

El jueves, 17 de marzo, os preguntaré oralmente el para qué de los aparatos del la página 13 de Txanela en la hora de Informática.
El viernes, 18 de marzo, os preguntaré oralmente los aparatos de la página 12 de Txanela a las 9 de la mañana.

miércoles, 9 de marzo de 2011

MATEMATIKAKO AZTERKETA


Matematikazko azterketa daukagu astelehenean, martxoak 14, goizeko 11:10etan.
Ikasi 1go gaitik 9.gairarte.


El lunes 14 de marzo a las 11:10 tenemos examen de matemáticas.
Estudiar los temas del 1 al 9.

martes, 8 de marzo de 2011

Konposta egiten


Duela gutxi hasi ginen konposteroa martxan jartzen eta eraikin gorritik L.H.5Bkoek hartu genuen lehenengo hilabetez ardura. Eraikin gorrian bi zakarrontzi daude organikorako eta garbitzaileek bidoi batean biltzen dute lortutakoa hoietatik astean bitan. Eta astean behin ikasleak irakaslearekin batera zakar organiko hori konposterora eramaten dute. Bertan txikitu egiten dute harrei laguntzeko deskonposaketan eta nola doan prozesua ikusteko aukera izaten dute.
Oso esperientzia polita izan da.
Aurreko astean L.H.5.A mailakoei pasa genien testigua.

viernes, 4 de marzo de 2011

LIDT Txokolateko enpresaren proiektua


XXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXXX
LIDT enpresaren txokolatearen museoko bideoa jarri nizuen gelan. Eta komentatu nizuen irabazten zuten diruaren zati bat ONG bati bidaltzen zietela Afrikan dagoena umeak eskolarizatzeko.
Beno ba emen dituzue proiektu hori azaltzen duten argazki batzuk.
Ikastolan ez daudenean berziklatutako materialarekin jostailuak egiten dituzte eta turistei saltzen dizkiete.
Zer diozue?

miércoles, 2 de marzo de 2011

LH5Bko txirulariak

Egun batean Arturok HHra txirula jotzera gonbidatu gintuen. Poz-pozik joan ginen eta umeen satisfakzio aurpegiak ikusita bikain pasa genuen.

Santa Agedako oroigarria


Makil lehiaketa zela eta taldeko argazkia egin genuen. Zein guapo eta guapa dauden, ezta?

ZORIONAK PAULA!!!!!


Barkatu guapetona!!!!
Ahaztuta neukan zure urtebetetzea publikatu gabe geneukala. Eskerrak zuek gauza guztietaz konturatzen zaretela.
Txokolatezko bizkotxo ederra eta napolitanita txikiak ekarri zizkigun jateko eta edateko bi zuku ezberdin aukeratzeko.
Dena primerakoa.
Gelako neskak opari polita prestatu zioten sorpresa emateko. Bere egunik ONENEAN.
Mila esker guapa!!!!!
eta
Zorionak!!!

martes, 1 de marzo de 2011

Bigarren Eskuko Merkatua


xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx
Hemen dituzue igandean egin genuen proiektuaren agiriko argazkiak.
345€ lortu genituen eta dagoeneko Argentinara bidalita daude.
Mila esker egin izan zenuten lanagatik.

lunes, 21 de febrero de 2011

TXANELA AZTERKETA

3.gaiko azken azterketa izango dugu ostiralen, otsailaren 25ean goizeko 9tan.
Azterketa honetan izango duzue
azkenengo aukera errekuperaketa egiteko, hurrengoetan ez duzue errekuperatzeko aukerarik izango.
Azterketa honetarako Lan Koadernotik zein Txanela liburutik ikasi beharko duzue.
Sartzen dena honako hauxe da:(L.K.:56, 68, 72 eta Txanela: 17-21 eta 32)
- Biztanle dentsitatea kalkulatzea.
- Zeintzuk diren eta aurkitzen jakin 5 Wak.

- Adin piramideak interpretatzen jakin. Zer esan dezakegu hauei buruz. Zer diren. zertarako diren. Alderatu agertzen diren datuak. Non eta nola agertzen diren datu hoiek.
- Bizi-itxaropenari buruz hitz egiten jakin. Zer den. Zergatik. Non den ezberdina.
- Zer den elebakarra izatea. Elebiduna izatea eta eleanitza.
- Arrazoiak ematen jakin.


Este viernes 25 tenemos el último exámen del tercer tema de Txanela. Va a ser la última opción de recuperación. A partir de este exámen no habrá recuperaciones.
Para este exámen hay que estudiar del lan Koadernoa y del libro de Txanela.
En este exámen entra:
- Kalkular la densidad de población.
- Cuales son y encontrar las 5 W.
- Saber interpretar las piramides de población. ¿Qué puedes decir sobre estas? ¿Qué son? ¿Para qué? Compararlas. ¿Qué datos aparecen? Dónde y cómo aparecen esos datos.
-Saber hablar sobre la esperanza de vida. Qué es, por qué, donde es diferente...
-Qué es ser eleanitza, elebakarra, elebiduna.
- Saber dar razones.

lunes, 14 de febrero de 2011

MATEMATIKAKO AZTERKETA

Asteazken honetan, otsailaren 16an, Matematikako azterketa izango dugu.
Ikasi beharrekoa:
4. eta 5. gaiak. Hauek birpasorako dira eta zenbaki hamartarrak sartzen dira.
6. eta 7. gaiak. Zatikiak sartzen dira.

Asko ikasi eta gogoratu zaitezte gelan egiondako ariketak etxean birpasatzea ikasteko estrategia bikaina dela.
Animo txapeldunak!!!

Este miércoles, 16 de febrero, tenemos examen de Matemáticas.
A estudiar.
Los temas 4 y 5: son de repaso. Números decimales.
Los temas 6 y 7: Las fracciones.

lunes, 7 de febrero de 2011

Txanela azterketa

3. gaiko lehenengo azterketa izango dugu ostiralean, otsailak 11, 9tan.
Ikasi beharrekoak:
Txanela liburutik 12.,13. eta 15.orrialdetako koadro horien eskemak,
Lan Koadernotik 48.,49. eta 51. orrialdeak.

El viernes 11 de febrero tendremos el primer exámen del tercer tema a las 9 horas.
Estudiar:
De Txanela los esquemas hechos de los cuadros amarillos de las páginas 12, 13 y 15,
Del Lan Koadernoa las páginas 48, 49 y 51.

viernes, 4 de febrero de 2011

La Conjugación de los verbos

LH5Akoei beraien blogetik hartutako informazioa da hau.
Javik interneten aurkitutako informazio interesgarria da aditzekin ikasten aritzeko.
klikatu hemen

Santa Ageda

Santa Ageda bezpera ospatu dugu eta oraingo honetan makil lehiaketa bat egon da Ikastolan LH 1go mailatik LH6.mailara. Gela bakoitzeko makilik ederrena aukeratu dute eta aukeratutako guztien artean hiru saritu egon dira: Uxue Perez(LH1), Ibon Zuazo(LH3) eta Olatz Bella (LH5A).
Gure gelatik Igor Manzabalek irabazi du diploma makilik landuena izateagatik. Zorionak Igor!!!

miércoles, 2 de febrero de 2011

Ituren eta Zubietako inauteriak




Astelehen eta astearte honetan gure irakaslea Euskalerriko inauteri batzuk ezagutzen egon da: Nafarroako Ituren eta Zubietako herrietan.


Hona hemen ikusi eta disfrutatu duenaren adibide batzuk.
Oso polita eta ikusgarria dela dio eta guztioi gonbidatzen gaitu aukera izatekotan urteren batean bisitan joateko.