lunes, 31 de marzo de 2014

EUSKARAZ BIZI JAIA GASTEIZEN

 

"Euskaraz Bizi nahi dut" jaia dago apirilak 5ean Gasteizen.

Hona hemen kartela


L.H.6.mailakoak MUSIKAN

Material ezberdina erabiltzen ohi dugu gelan, eta oraingoan Musikako klasean kañoian jarritako abestia jo genuen.
Oso ondo egin genuen.

Hurrengoan bideoa egingo dugu.

viernes, 28 de marzo de 2014

SEXUALITATEA

L.H.6.mailan Tutoretzan SEXUALITATEA lantzen ari garela ikaskide batek ETSkoen abesti bat ekarri digu aztertzeko.
Entzuterik nahi?

lunes, 24 de marzo de 2014

ESPERIMENTUAK

Txanelako 3.gaian gorputzaren funtzionamendua aztertzen ibili ginera hainbat esperimentu egin genituen eta zuekin partekatu nahi izan ditugu.
 Baietz ondo egin genituela?

Jone eta Unairen:BIHOTZ taupaden esperimentuaren azalpena



Carlota, Irati Apellaniz eta Aimar: BIRIKEN esperimentua


Salma, Naiara eta Ibon: ODOLAREN OSAGAIAK esperimentua

 Eier, Irati J eta Ainhoa: GORPUTZEN PISUA
BIRIKEN ESPAZIOA ARNASKETAN

Mario, Hirune eta Laura: BIHOTZAREN AZTERKETA

INDUSTRIAL IRAULTZA

GORUA
 INDUSTRIAGUNEA


 KATE LANA
               
           


              LURRUN-MAKINA




TREN-MAKINA
                                                

                                                 LEHENENGO KOTXEA

MANIFESTALDIAK
                                                


                             ESKEMA

lunes, 10 de marzo de 2014

MATE AZTERKETA

Kaixo txapeldunak!!

 Oharra badoakizue ez ahazteko hurrengo astelehenean: martxoak 17, MATE azterketa duzuela. Honetan ikusitako gai guztiak sartzen dira baina bereziki: angeluak, magnitudeak (gr...) eta zatikiak.

Ondo prestatu eta birpasatu (eginez) gelan landutakoa.
Zorte on!!

viernes, 28 de febrero de 2014

INAUTERIAK 2014 HEZKUNTZA

Gaur inauteriak ospatu ditugu San Bizente ikasolan..
Aurtengo gaia HEZKUNTZA genuen eta talde guztiek primeran prestatu dituzte bai beraien saioak zein mozorroak.
 Luze gelditu zaigu baino merezi izan du, batez ere Maite Flores eta Ainararentzat ikasleek oparitutako lore sortarekin joan direla etxera.

Gure mozorroak primeran geratu zaizkigu eta dantzan erabilitako pausuak ere oso ondo pentsatu eta egin ditugu.














miércoles, 5 de febrero de 2014

INGELESEKO ANTZERKIA IKUSTERA...


Kaixo familia:

L.H.6. mailako ikasleak, otsailaren 13an, liburutegi aretora , La Merced 1, Logroñon; ingleseko antzezlan bat ikustera joango dira. Oionen lineako autobusa 10:00etan hartuko dugu eta, antzezlana ikusi ondoren, berriro 12:30 etan lineako atobusean Oionera bueltatuko gara JANGELARA joateko.
HAMAIKETAKO TXIKIA eraman behar dute eta aldez aurretik, dena ordaintzeko , 10€ ingleseko irakasleari eman behar diote.
Arratsaldeko saioak berdin mantenduko dira.


Inglesako irakaslea
Kontxi

Santa Ageda



Atzo Santa Ageda Bezpera zela gelan lantxo bat egin genuen Agedaren istoria irakurriz eta landuz, baita Euskal Herrian egin izan den ospakizuna eta oraindik ere egiten dena.

Ondoren Oiongo kaleetara atera ginen abestera eta txirula jo genuen kalejira bitartean.



lunes, 3 de febrero de 2014

INGELESEKO AZTERKETA



Otsailak 13an goizeko 10etatik 13etara L.H.6ko ikasleak Logroñora joango dira; "Doctor Livingstone, I suppose" antzerkia ikustera Jesuitasen.

AZTERKETAK



OTSAILAK 7: Arnasketa

OTSAILAK 10: Arnasketa uneak eta Faringea

jueves, 30 de enero de 2014

PLASTIKA MOMENT!!!

Plastikan gauza ezberdinak egin ohi ditugu eta oraingo honetan Maite irakasleak parte hartzen duen irakurketa klubean ostiral honetan, urtarrilak 31, txontxongiloekin kontatuko duten ipuinaren materiala margotzen lagundu dugu.
Eta ez hori bakarrik, Txanela 2.gaiako puzzlea behingoz bukatu genuen.
Iujuuu!!!!
Gainera gure ikastolako baratzan aurkitutako estaka bat arkatza bihurtu dugu eta inauterien aurreko astean ikastolako sarrera apaintzeko erabiliko dugu.

ALAZNE BISITAN ETORRI ZEN

Astelehenean eta jaia zeukala aprobetxatuz, Alazne, bisita egitera etorri zen ikastolara. Eta berriro ere errrepikatu zigun; gustora dagoela eta pozik baino hemen San Bizenten oso ondo egon dela eta janaria hemen askoz hobea dela.
 Bere ikasleen izenak esan zizkigun eta aurkitu dituen beste izen berezi batzuk. Gu ere kontatu genion genituen berriak eta joan zenetik gertatu zaizkigun gauza bitxiak.
Eskerrik asko guapa gurekin gogoratzeagatik egin zenigun bisitarekin.
Musuak.
L.H. 6.maila zure taldea izaten jarraitzen duena.

miércoles, 29 de enero de 2014

Gurutze Gorrikoek emandako tailerra



Gaur Hegoalde aretora gerturatu gara L.H. 6.mailako ikasleak "Kulturartekotasunaren" inguruko saio bat izatera.
Bertan aztertu ditugu 
estereotipo eta aurreritziaren esanahiak eta adibideak jarri ditugu ere. 


Jarraian, erakusketa batetik aukeratutako panel batzuk ikusi eta irakurri ditugu baita, beraiei buruz hitz egin ere.

 Ondoren, antzerkitxo batzuk egin ditugu eta azkenik egindakoa baloratu dugu.
 
Gai honen inguruan  behin baino gehiagotan aritu gara eta lantzen jarraituko dugu. Bihar DBH 1eko ikasleak doaz eta ostiralean DBH 2 eta LH6.






martes, 21 de enero de 2014

KONPOSTA, BELAR TXARRAK KENDU eta "Vino casero"

L.H. 6. mailakoek ia astero, ostiralero, ikastolako baratzara gerturatzen gera ikastolan bildutako materia organikoa konposteroetan botatzera. Eta beste batzuetan ere belar txarrak kentzen ditugu eta konpostero batetik ateratzen den likidoa, gure "vino casero", kupeletan banatzen dugu.



Hemen doakizkizue argazki batzuk.