Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas

lunes, 28 de septiembre de 2015

TXANELAko eta GAZTELANIAko 1go PROIEKTU eta ERAKUSKETA

Kurtso langile hasi gara eta guraso bilera dagoenez orain arte gure 1go proiektuan egindakoaren erakusketa pasilora atera dugu. Oraindik ez dugu bukatu, hainbat gauza ditugu egiteke, jertzeke eta bukatzeke.

Ia gure gurasoek eta ondoko gelako ikaskideek zein irakasleek gustukoa duten!!!
Hemos empezado el curso muy trabajador@s y al haber hoy reunión de padres y madres hemos sacado nuestro primer proyecto y exposición al pasillo. Todavía no lo hemos acabado, faltan cosas por hacer, poner y terminar.
¡¡¡A ver si conseguímos que les guste a nuestr@s padres y madres al igual que a nuestr@s compañer@s de pasillo y demás profesores!!!



miércoles, 29 de enero de 2014

Gurutze Gorrikoek emandako tailerra



Gaur Hegoalde aretora gerturatu gara L.H. 6.mailako ikasleak "Kulturartekotasunaren" inguruko saio bat izatera.
Bertan aztertu ditugu 
estereotipo eta aurreritziaren esanahiak eta adibideak jarri ditugu ere. 


Jarraian, erakusketa batetik aukeratutako panel batzuk ikusi eta irakurri ditugu baita, beraiei buruz hitz egin ere.

 Ondoren, antzerkitxo batzuk egin ditugu eta azkenik egindakoa baloratu dugu.
 
Gai honen inguruan  behin baino gehiagotan aritu gara eta lantzen jarraituko dugu. Bihar DBH 1eko ikasleak doaz eta ostiralean DBH 2 eta LH6.






lunes, 1 de junio de 2009

Gormutuen eskulturak egiten


Zentzumenen gaiarekin bukatzeko gure zentzu batzurik gabe lan egin genuen.
Horrela konturatu ginen zein zaila zaigun isilik eta gor egotea. Baina hala eta guztiz ere gai garela lan polit bat egiteko.

Eskulturak egin behar genituen, baina ez edonolakoak. Gaure gaia zen: zentzuekin zerikusia duten eskulturak egitea.

Hasieran musika jarri genuen eta bat batean ikasle batek ohartu zen gorrek ez dutela zertan musikarik behar eta kentzea pentsatu genuen.
Handik bi egunetara margotu genituen zentzu gehiago emanda, izena jarri genien eta koloreen zergatika idatzi ikastolako sarreran erakusteta jartzeko.

lunes, 3 de noviembre de 2008

Munduko emakumeen erakusketa batean

Aurreko astean LH6.mailakoekin batera Bazterra Aretora joan ginen argazki erakusketa bat ikustera; munduko emakumekoei buruzkoa.
Goizeko lehenengo bi orduetan egon ginen bertan.
Lehenengo, argazkiak ikusi genituen.
Gero Burgoseko gizon batek, argazkiak egin zituenak, azaldu zizkigun. (Erderaz, ez baitzekien euskeraz). Ondoren, diaporama bat jarri zigun azalpenak ematen zizkigun bitartean. Eta azkenik, lurralde ezberdinetatik ekarritako
tresna batzuk erakutsi zizkigun.
Haien artean belo batzuk ekarri zituen eta gure ikasleek jantzi zituzten.Asko ikasi genuen eta gustora egon ginen.