
Zelaia bezain berdea
eta ez da landarea
gizakia bezala mintzo da eta ez da gizakumea
Zer da? (Iruzkinetan erantzun)
Kristalezko harri gogorra
urtzea nahi ez baduzu

ez bota uretara.
Asmatuko duzu
azkar samarra bazara.
Zer da? (Iruzkinetan erantzun)
Zuri botatzen duzu,
hori berotzen da.
Zer izango ote da?(Iruzkinetan erantzun)
Elurra bezalakoa
eztiaren modukoa
zuri eta gozoa.

Zer da? (Iruzkinetan erantzun)
Zuri jaiotzerakoan
berde haurtzaroan
gorri gaztaroan
beltz hiltzerakoan.
Zer da? (Iruzkinetan erantzun)