Mostrando entradas con la etiqueta inauteriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta inauteriak. Mostrar todas las entradas

jueves, 30 de enero de 2014

PLASTIKA MOMENT!!!

Plastikan gauza ezberdinak egin ohi ditugu eta oraingo honetan Maite irakasleak parte hartzen duen irakurketa klubean ostiral honetan, urtarrilak 31, txontxongiloekin kontatuko duten ipuinaren materiala margotzen lagundu dugu.
Eta ez hori bakarrik, Txanela 2.gaiako puzzlea behingoz bukatu genuen.
Iujuuu!!!!
Gainera gure ikastolako baratzan aurkitutako estaka bat arkatza bihurtu dugu eta inauterien aurreko astean ikastolako sarrera apaintzeko erabiliko dugu.

miércoles, 2 de febrero de 2011

Ituren eta Zubietako inauteriak




Astelehen eta astearte honetan gure irakaslea Euskalerriko inauteri batzuk ezagutzen egon da: Nafarroako Ituren eta Zubietako herrietan.


Hona hemen ikusi eta disfrutatu duenaren adibide batzuk.
Oso polita eta ikusgarria dela dio eta guztioi gonbidatzen gaitu aukera izatekotan urteren batean bisitan joateko.

miércoles, 17 de febrero de 2010

INAUTERIAK 2010

Aurten NATURA izan dugu gaia eta hain zabala den gai horretan murgildu ginen Otsailaren 12an.
Oso aproposa izan zitzaigun mozorroa aukeratu genuen: San Bizente Zooko Zaintzaileak eta Tximuak.
Primerako emanaldia eman
genuen: dantzatutako antzerkia.
Egia da entsaiatutakoa baino okerrago atera zitzaigula urduritasuna eta mozorroaren deserosotasunen ondorioz. Asko entsaiatu eta prestatu genuen eta horregatik amorratu gintuen.
Dena den oso ondo pasa genuen eta askok zorionadu gintuzten.

Zuen iritzia jakin nahi dugu eta horretarako hemen doakizue gure emanaldiaren bideo. Zer deritzozue?