Mostrando entradas con la etiqueta olerkiak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta olerkiak. Mostrar todas las entradas

viernes, 29 de mayo de 2009

6.gaiarekin bat

Animalien matxinada

Atsoak arrantza,
zaldiak irrintzi,
baserritar koitaduak
prakak ditu jantzi.


Oilarrak kukurruku,

zakurrak zaunka,

ikuilura joan da

oin biak arinka.


Ardiak balaka,
ahuntzak bekereke,

animalia guztiak

ikuiluan jo ta ke.

Txitoak txio-txio,
oiloak karakaka,
baserritar koitaduak
praketan kaka.


Euliarena

Euli bat hildakoan,
zakarretara!
Beste ehun etorri dira

hiletara.

domingo, 9 de noviembre de 2008

OLERKIA


Egunon! dio Eguzkiak

egunsentia urratzean.

Gabon! Diosku iluntzean

gu lo egiteko bakean.

TXUTXUMUTXU BAT


Eguzkia eta Ilargia

maiteminduta omen elkarrez,

baina, zoritxarrez,

bat irteten da egunez,

bestea, gehienetan, gauez.