jueves, 4 de noviembre de 2010

BERTSOLARITZA


Badaukagu BERTSOLARITZAKO irakasle berri bat Unai.
Gasteiztik datorkigu asteazkenetan hamabostean behin gurekin bertsotan aritzeko. Asko ikasten ari gara. Unai oso irakasle ona izateaz gain, jatorra, alaia eta dinamikoa da. Oso gustora egoten gara. Txanelako 2.gaian Irratsaio bat daukagu proiektu bezala eta unaik lagunduko gaitu bertso bat egiten irratian abestu dezagun.
Zeinen ondo ezta?

miércoles, 3 de noviembre de 2010

San Bizenteko "Paparatziak"

Hementxe gaude gure argazki makinak eskuan ikastolatik gertu dauden hainbat leku ezberdinetan argazki bitxiak egiten. Plastikako lan bat dugu eta honekin argazkien lehiaketa batean parte hartuko dugu. Horretarako hainbat pausu jarraitu ditugu:
1- Argazki makina ekarri.
2- Ikastolako txoko ezberdinetan argazki bitxiak egin.
3- Ikastolatik gertu dauden leku ezberdinetara joan eta argazkiak egin.
4- Irakassleak gelako ordenagailuan argazkiak deskargatu.
5- Gure pendrivetara argazkiak pasa.
6- Argazkiei izen bereziak eman eta hiru aukeratu.
7- Aukeratutako hiru argazki hoiek karpeta batean sartu eta Maiteri entregatu lehiaketara bidaltzeko.
8- Lehiaketan parte hartzeko fitxak bete.

Ikusten duzuenez ez dira doilik argazkiak egitea izan. Eta orain urduritasunarekin lehiaketaren emaitzen zain gaude.

jueves, 21 de octubre de 2010

AZTERKETAK



Iepa,iepa!!!
Lehenengo gaiak bukatzen ari garela eta hiruhilekoaren erdialdean gaudela. Azterketa garaia daukagu. Oso azkarrak zaretela badakigu baino ezin zaitezte lasaitu. Ez aho bete hortz uzten diguzuen hurrengo azterketen emaitzekin.
Animo txapeldunak!!!




Estamos acabando los primeros temas y llegando a la mitad de la primera evaluación. Es tiempo de exámenes. Que sois muy list@s ya lo sabemos pero no os podéis despistar. A ver si nos dejais con la boca abierta.
¡¡¡Ánimo txapeldunak!!!

URRIAK 26
de OCTUBRE: Mate azterketa: 1.,2. eta 3. gaiak
(ondo birpasatu eta ikasi gelan egindako problemak)
Los tres primeros temas, repasad y estudiar bien los problemas vistos en clase

URRIAK 29
de OCTUBRE: Txanela azterketa
1.gaiaren 2. zatia (20.orrialdetik 43.era. Eskemak ulertuz ikasi)
Segunda parte del 1er tema ( de la pag 20 a la 43. Estudiad los esquemas entendiéndolos)

AZAROAK 2
de NOVIEMBRE: Gaztelania azterketa
1.gaian ikasi duzuen guztia (Txanela+C.A.+ortografía)
Todo lo aprendido en el tercer tema (Txanela+C.A.+ortografía)

miércoles, 20 de octubre de 2010

Lurraren grabitatea bideoa

Ikusi LH5Akoen blogetik gelan grabitatearen inguruko bideoa hemen klikatuz.
Horrela LH5Akoen blogean sartuko zara, apur bat arakatu ondoren seguru topatzen duzuela.
Polita ezta?
Asko ikusten da dokumentaletatik.

viernes, 15 de octubre de 2010

Txanelako animazioa

Unibertsoaren sorreraren animazioa.
Animazioari buruzko galderak.

viernes, 8 de octubre de 2010

Txanela Errekuperaketa

Txanelako errekuperaketa Asteazkena 13 goizean izango da.
Asko ikasi zubian eta disfrutatu.

Antzerkira....



Gaur gizon bat etorri da ikastolara paquete eta sobre batzuekin LH3n, 4n, 5An, 5Bn eta 6n banatzeko, esanez jolastokiaren ondoren denok lantzeko materiala zela.
Irrikitan geunden jakiteko zer zegoen. Irakasleak azaldu digu eskutitzeko azalpenak
zer zihoen eta nola landu behar genuen.
Lehenengo isiltasunean ikutu, usaindu eta mugitu behar genuen elkarri pasatuz.

Gero galdetu digu ia bagenekien zer zen poltsatxoan zegoena eta azkenik, arduradunak zabaldu du eta bertan zegoen eskutitza irakurri digu.
Ipuin bat egin behar izan dugu eta horren truke antzerkira joateko sarrerak emango dizkigute.
Zeinen ondo!!!
Izugarri gustatzen zaigu antzerkia.

martes, 5 de octubre de 2010

TXANELA AZTERKETA


Ostiral honetan Urriak 8 Txanelako lehenengo azterketa daukagu. Bertan Txanelako liburuko koadro horiak ikasi behar dira 12.orritik 19.era.

sábado, 2 de octubre de 2010

Nolakoak dira planetak?


Esferikoak. Big-bang leherketan sortu ziren masa solidoa orbita batean bueltaka zebilela. Hauek dira gure galaxiako planetak: Eguzkia, Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno eta Pluton.

jueves, 30 de septiembre de 2010

Izarrak nondik sortu dira?

Izarrak Big-bang leherketatik sortuak dira.

Lurran zergatik dago bizia eta bertzeetan ez?


Lurrak baldintza onak dituelako bizitzeko, H2O dago, beroa... hala ere bertzeetan dagoen edo ez, ez dakigu.

Nola gertatu zen Big-bang leherketa?


Zientzialariak uste dute espazioa arraultza kosmiko batean bilduta zegoela. Eta presio eta beroaren eraginez lehertu zen.
Masa puskak atera ziren. Masa puska horiek planetak dira.

Unibertsoaren gaia



Gure lehenengo gaia UNIBERTSOA dugu eta honetan sakontzeko asmoz honako informazio hau duzue aztertzeko eta arakatzeko. Gogoratu informazioa leku ezberdinetan aurkitu dezakegula eta horrek esan nahi duela modu ezberdinetan ikasi dezakegula. Zer diozue orain irudi eta bideoekin ikasteko tartetxoa hartzen baduru?
Lasaitasunez hartu nahiko informazio baitago.
Astroak
irudiak ikusteko goiko hitzan klikatu eta bideoak: 4 minututakoa
Big-bang
irudiak ikusteko klikatu goiko linkan
eta honen azalpen bideoak: 9 minututakoa
4 minututakoa
6 minututakoa
Izarrak
irudiak ikusteko klikatu aurreko estekan eta bideoa

Unibertsoa
irudiak ikusteko klikatu goian.
Aurkezpen bat.

Unibertsotik bidaiatzen bideoa, irudi animatuak, bideoa musikarekin, argazkiak

Planeta berri bat eguzki sistematik kanpo ikusi





ZER DERITZOZUE?
GUSTATU ZAIZUE?
IRUZKINETAN IDATZI

jueves, 16 de septiembre de 2010

Udako URTEBETETZEAK




Udan gure gelako batzuen urtebetetzeak izan dira eta beste pare bat izan ditugu kurtso hasi eta lehenengo astean.
Zeintzuk dira??
Argazkiak ikusi besterik ez duzue.
Lagunduko zaituztegu. Udan: Carmen eta Emmaren urtebetetzeak izan ziren eta ikasturtearen lehenengo egunean Igorren urtebetetzea ospatu e
ta izan zen. Azkenik, gure irakaslearena izan zen ostiralak 10.

ZORIONAK guztioi!

Hasierako egunetan

Hemen gaude gu gure 2010-11 ikasturte berriaren lehenengo egunean. Eta honekin batera lehenengo egunetan egin genituen hainbat gauzen argazki aurkezpena.
Txintxo txintxo hasi gara eta lanean fino gabiltza.
Zer diozue?


Aquí estamos en nuestros inicios de curso. Hemos venido tranquilos y trabajadores.
¿Qué os parece?